Milla bederatzi eun kunplitu eta emeritzagarren urtian, huelga baten bidez okertu gera Antxo’ko partian; buruzariya balititz bezela oiartzuarren tartian, guri bengantzan asi zerate oso gorroto fuertian; beti goguan izango degu bizirik geran artian.
Bertso berriyak jartzera nua nai dituanak ikasi, asuntu hori onratu gabe ezin nezake nik utzi; oiartzuarrrak Antxo aldian ez gaituzte nai ikusi, txori batzuek joan diralako kaiolatikan igesi, langilliari burla egiñaz alperrak daude nagusi.
Huelga hortan eskatu ziran lau kondiziyo berriyak, bañan etziran orko maisuak Oiartzun’dik etorriyak; iduritzen zat ote gauden gu libru berdian jarriyak, lenago alde genituenak kontra ditugu erdiyak, artzai gaiztuak diran tokiyan pagatutzen du ardiyak.
Portu artako kontratista bat gizona balientia, Goierri’tikan etorriya da euskaldun korrientia; urte batzuak baditu baña gorputza dauka tentia; oiartzuarrak badadukagu orrentzat borondatia, San Estebanez festa da eta naiko genduke joatia.
| Oiartzuarrak ez diyote egin jaun orri ustez gaitzikan, zentruak esan digun legera errenditzia baizikan; beraren kontra ez degu esan tokatzen ez den itzikan, pasa diranak esplikatzeko ez daukagu lotsikan, begiyak balak baldin balitu tirako luke pozikan.
Mualla ortako kapataz batek propina asko artzen du, berari zerbait eman ezkero lanian azkar sartzen du; neonek ez det ikusi baño jendia prankok esan du, erregaliyak izugarriyak nola dituen izandu; badauka zeñek gobernatua nai baldin badu gizendu.
Inbusteruak ez izatia degu guretzat kaltian, gizona zail da ezagututzen pruebak ikusi artian; “Tori ollua!” –esanaz juan zan aurreko egun batian–; “ardo-puska bat ez da paltako orren iztarrak jatian”. lana aguro agindu ziyon sartu zanian atian.
| Iñoiz suertez jartzen bazaizkit gizon oriyek aurrian, alde artara begiratzen det triste ta gogo txarrian; zenbait naigabe sufritzen degun bizi garenak lurrian, ardi gaiztuak paotxa jaten, onak gosiak larrian, gauz ori bera pasa zitzaigun Karlosen gerra zarrian.
Leku askotan ikasi dute Antxo’ko jornalen berri, ta berak ere adierazten or dabiltza erriz erri; Irun’dik eta Ondarrabi’tik jende asko da etorri, beste batzuak abisatuta Goierri’tikan ekarri; emen dagona ez da besterik: bengatu naia elkarri.
Zelebria da gizon batzuak egin dutena ikustia lantegi (y)orren segurantziya ez dute gutxi kostia; gero’re oiek ez da komeni edozein modu uztia, olluarekin etori zan bat, solomuakin bestia; nik ere pozik jango nituke, jenero txarrak eztia.
| Nola presari eragiñ eta pasatzen dan ugaldia ala berian kanpotarrekin bete da Antxo aldia; gu lanik gabe onla uzteko oiek zeukaten zalia, au da batere asarre gabe egiten degun galdia: oiartzuarrak bestiak baño eskasaguak al dia?
Miseriyarik ez daukagu edanian ta janian, gure gorputzak argatik daude onen estadu onian; estimatuak izaten giñan besterikan etzanian, orduan bañan eskasaguak orain ez gaude lanian; edozein burla egiten dute komenentziya danian.
Usteko zuen orren kontuak ez ditugula jakindu, bestiak baño aldrebesago utsa ikusi bagindu; gure kuadrilla asarre dago, askok biotzian min du; zarrak etxian geldi daudela besteri lana agindu, Pasai San Joan’go ollo jaliak aziyo txarra egin du.
| Altza gañeko beste gizon bat dabil Antxo inguruan, gu bajatzia beste gauzarik ez dabilkana buruan, eskirolakin unitu eta altubeneko graduan; gizonez gizon jarri zaitezte oiartzuarran onduan, ikusiko da orduan.
Orren ideia zer izango zan aguro niyon igarri, bere galoiak gora altxatzen enpeñatuta da larri; atzo gizon bi izketan zeuden, atenditutzen naiz jarri, sujeto orrek zer egin duban esan ziyoten elkarri: “Biba euskera!” maiz oju egin, kastillanuak ekarri.
Oraingu ontan izandu dira asunto izugarriyak, bañan gugatik ez du merezi desonratzia erriyak; gusto duanak ikasi bitza hamasei bertso berriyak, muallan lanik etzeukan eta Trajinos Beltzak jarriyak; aditu nai eztunik bada itxi bitza belarriyak.
|