Asiako Futbol Kopa (ingelesez AFC Asian Cup) Asiako Futbol Konfederazioak (AFC) antolatzen duen selekzio nazionalen arteko futbol txapelketa da.
Historia
1973an antolatu zen lehen aldiz baina jarraipen handirik ez zuen izan harik eta 1996an bi urtean behin egiteari ekin zioten arte. 2004tik aurrera lau uetetik behin egiten da.
2006an Australiak Ozeaniako Futbol Konfederazioa (OFC) utzi zuen eta Asiako Futbol Konfederazioan (AFC) sartu zen. Ordutik aurrera Asiako Futbol Kopan aritzen da.