Otsababa

Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin.
Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea.


Otsababa
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaRanunculaceae
LeinuaHelleboreae
GeneroaHelleborus
Espeziea Helleborus viridis
Linnaeus, 1753

Helleborus viridis hellebore berdea, balezta berdea edo giltza belarra, Ranunculaceae familiako landare-espezie bat da.

EZAUGARRIAK

Landare belarkara eta iraunkorra da, hau da, landareak ez du egurrik eta urte osoan “bizirik dago” 30-50 cm-ko altuera hartzen du. Loreak handiak dira, berdeak eta biko edo lauko taldetan, multzo zuzenetan aurkitzen dira.

NON BIZI DA?

Espainia iparraldeko berezko landarea da. Malda itzaltsuetan, sakanetan, heskaietan, baso soilguneetan edo harkaitz-guneetan hazten da. 1500 metroko altuerara bitartean aurki daiteke.

NOLA UGALTZEN DIRA?

Lorategiko gune laino eta basoetan heleboro berdeak sortzen hasi dira.

Landare belarkarak dira, 40 cm-ko altuera gainditzen ez dutenak eta negu osoan bakarrik loratzen diren basoko landareak. Lehenik, belar edo sastraken artean, pezolo luze batek eutsita, sustraitik zuzenean ateratzen diren hosto batzuk sortzen dira. Gero, landarearen gainerakoa agertzen da.

ERABILERA

Sistema inmunologikoa: Sobrarben "ibiltariak" edo lepoko nodoak sendatzeko erabiltzen da; Moztutako erroa oliba oliotan frijitu ondoren, hanturatutako eremuak harekin estaltzen dira.

ESTEKA INTERESGARRIAK

https://es.wikipedia.org/wiki/Helleborus_viridis

https://www.asturnatura.com/especie/helleborus-viridis-subsp-occidentalis.html

https://disfrutarconelhuertoyeljardin.blogspot.com/2017/01/eleboro-verde-helleborus-viridis.html