Nesthy Petecio

Nesthy Petecio

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSanta Cruz, 1992ko apirilaren 11 (32 urte)
Herrialdea Filipinak
Hezkuntza
HeziketaRizal Technological University (en) Itzuli
University of Baguio (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Parte-hartzailea
Altuera163 zentimetro
Jasotako sariak
ikusi
  • Gen.T (Philippines)  (2022)
    Asia's Most Influential Philippines  (2021)

Facebook: nesthy.petecio.5 Twitter: nesthypetecio11 Instagram: neshpetecio TikTok: nesh114 Edit the value on Wikidata

Nesthy Alcayde Petecio (Santa Cruz (Davao del Sur), 1992ko apirilaren 11) boxeolari filipinarra da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen oilar pisuan[1] eta Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan brontzezkoa.

Biografia

Familia behartsu batean jaio zen. Anai-arrebek aitari laguntzen zioten oilo zirina jasotzen ongarri gisa saldu ahal izateko[2].

Zazpi urte zituela boxeoan erakutsi zien aitak autodefentsa gisa. 11 urte zituela boxeo borroka bat irabazi zuen bera baino handiagoa zen mutil baten aurka eta Celestino Rebamontek Filipinetako boxeo taldeko entrenatzailearekin harremanetan jarri zuen. 2007an Filipinetako boxeo taldean sartu zen.

2019an urrezko domina eskuratu zuen Munduko txapelketan eta Asia hegoekialdeko txapelketan eta Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen. Azken urteetan lehia gogorra izan du Sena Irie japoniarrarekin[3] eta finalean ere hura gailendu zitzaion.

2023an Hegoaldeko Asiako txapelduna izan zen eta 2024ko Parisko Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Japonia Tokio 2020 02 !2. lekua, zilarrezko domina luma pisua
Frantzia Paris 2024 03 !3. postua, brontzezko domina luma pisua
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Hego Korea Jeju City 2014 02 !2. lekua, zilarrezko domina luma pisua
Errusia Ulan-Ude 2019 01 !1. postua, urrezko domina luma pisua
Asiako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Mongolia Ulaanbaatar 2012 03 !3. postua, brontzezko domina oilar pisua
Txinako Herri Errepublika Ulanqab 2015 02 !2. lekua, zilarrezko domina oilar pisua
Jordania Amman 2022 03 !3. postua, brontzezko domina luma pisua
Asia hegoekialdeko Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Indonesia Jakarta 2011 02 !2. lekua, zilarrezko domina oilar pisua
Myanmar Napyidaw 2013 02 !2. lekua, zilarrezko domina luma pisua
Singapur Singapur 2015 02 !2. lekua, zilarrezko domina luma pisua
Filipinak Filipinak 2019 01 !1. postua, urrezko domina luma pisua
Vietnam Vietnam 2021 03 !3. postua, brontzezko domina luma pisua
Kanbodia Kanbodia 2023 01 !1. postua, urrezko domina luma pisua

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Boxing IRIE Sena - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  2. (Ingelesez) «For Filipina fighter Nesthy Petecio, boxing is her way out of poverty» GMA News Online (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  3. (Ingelesez) Giongco, Mark. (2021-08-01). «Familiar hometown bet stands in Nesthy Petecio’s quest for Tokyo gold» INQUIRER.net (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20745171
  • Commonscat Multimedia: Nesthy Petecio / Q20745171

  • Wd Datuak: Q20745171
  • Commonscat Multimedia: Nesthy Petecio / Q20745171