Nelly Bodenheim
Nelly Bodenheim | |
---|---|
(1905) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johanna Cornelia Hermanna Bodenheim |
Jaiotza | Amsterdam, 1874ko maiatzaren 27a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Heriotza | Amsterdam, 1951ko urtarrilaren 7a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Art (en) |
Irakaslea(k) | August Allebé Jan Veth (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta ehungintzako artista |
Lantokia(k) | Amsterdam |
Kidetza | Amsterdamse Joffers (en) |
Nelly Bodenheim edo Johanna Cornelia Hermanza Bodenheim (Amsterdam, 1874ko maiatzaren 27a – 1951ko urtarrilaren 7a) Herbeheretako ilustratzailea izan zen, siluetengatik ezaguna.
Biografia
Bodenheim Amsterdamen jaio zen, eta han ikasi zuen Rijksacademie voor Beeldende Kunsten izenekoan; ondoren, Jan Veth margolariaren ikasgaiekin jarraitu zuen.[1] Bere ilustrazioak -askotan haurren liburuetarako-, oro har, silueta zuri eta beltzak ziren, baina koloretako litografiak ere egin zituen. Liburu eta aldizkarietarako ilustrazioez gain, ehungintzak, kartelak eta liburu-estalkiak diseinatu zituen. Amsterdamse Joffers izeneko artisten taldeko kide izan zen.[1]
Haren siluetek Women Painters of the World liburua apaindu zuten 1905ean.[2]
Erreferentziak
- ↑ a b Nelly Bodenheim. .
- ↑ Shaw Sparrow, Walter. (1905). Women painters of the world, from the time of Caterina Vigri, 1413-1463, to Rosa Bonheur and the present day. Londres: The Art and Life Library, Hodder & Stoughton.
Kanpo estekak
- Artnet.com Artnet-en
- Datuak: Q2117556
- Multimedia: Nelly Bodenheim / Q2117556