Narikala

Narikala
ნარიყალა
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Georgia
MkhareTbilisi
Koordenatuak41°41′16″N 44°48′31″E / 41.6878°N 44.8086°E / 41.6878; 44.8086
Map
Ondarea

Narikala (georgieraz: ნარიყალა) Tbilisin, Georgiako hiriburuan, eta Kura ibaiertzean dagoen gotorleku zahar bat da. Gotorlekua bi harresidun atalek osatzen dute bainu sufretsu batzuen eta Georgiako Zientzia Akademiako Lorategi Botaniko Nagusiaren artean dagoen muino baten gainean. Beheko aretoan, San Nikolas eliza berriki zaharberritua dago.

Gotorlekua IV. mendean sortu zen Shuris-tsikhe ("gotorleku eskergabea") izenarekin. VII. mendean, Omeiatarrek nabarmen handitu zuten, eta ondoren David IV.a Georgiako erregeak (1089-1125). Mongolek Narin Qala ("gotorleku txikia") izenarekin berrizendatu zuten gotorlekua, eta horren ondorioz, egungo izena datorkio. Gaur egun ikus daitezkeen eraikin asko XVI. eta XVII. mendekoak dira. 1827. urtean, gotorlekuaren zati bat lurrikarak suntsitu eta eraitsi egin zuen. Gaur egun, Georgiako hiriburuan oso leku ezaguna da, batez ere, bertatik dituen bistengatik.

Irudi galeria

  • San Nikolas eliza eta Narikala.
    San Nikolas eliza eta Narikala.
  • San Nikolas eliza.
    San Nikolas eliza.
  • Tenpluaren barnealdea.
    Tenpluaren barnealdea.
  • Eguneko ikuspegia Tbilisitik
    Eguneko ikuspegia Tbilisitik
  • Harresia Tbilisirekin atzealdean.
    Harresia Tbilisirekin atzealdean.
  • Gotorlekuaren goiko aldea
    Gotorlekuaren goiko aldea
  • Narikala Tbilisiko erdigunetik gauez ikusita
    Narikala Tbilisiko erdigunetik gauez ikusita

Kanpo estekak

  • Narikala Geocities-n
  • Narikala World66-n
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q155453
  • Commonscat Multimedia: Narikala / Q155453

  • Lekuak
  • OSM: 9820020
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 43741
  • Wd Datuak: Q155453
  • Commonscat Multimedia: Narikala / Q155453