Nafarroako Errege Kantzilertza
Nafarroako Errege Kantzilertza Nafarroako Erresumako erakunde bat izan zen, hasieran erregeen eskribau eta notario eta, denboraren poderioz, Erresumako epaitegi gorena bilakatu zena.
Historia
Nafar Gortean, jada Antso VI.aren erreinaldian (1150-1194) kantziler bat zegoen. Bere helburua errege-agiriak egin eta legeztatzea zen.[1] Frantziako Erresumarekin bat egin zuen garaian (1274-1328) kargua desagertu zen baina Evreuxtarrek berriro berrezarri zuten.[2]
1413an Karlos III.ak kantzilerra edo kantzelariordea, zenbait klerikoen laguntza zuena, Gortearen auzitegiko entzutetara joan behar zela agindu zuen.
1524an Henrike II.ak Donapaleun berrezarri zuen. Entzunaldiak Jondoni Paulo elizan egiten zituzten.
Paueko ediktuaren ondorioz, Bearnoko Biltzar Subiranoarekin bat egin zuen. Pauera aldatu eta, Nafarroa eta Biarnoko Parlamentuarena egoitza berria izanda, Nafarroako Seneskalerriak ordezkatua izan zen.
Baita azken garai hauetan ere, nafar ordenamendu juridikoak zorrotza zen oso: justizia Erresumaren barnean egiten zen eta nafarrek ezin zuten kanpoko eskumenetara jo.[3][argitu]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q24970931