Munduko Igeriketa Txapelketa
Munduko Igeriketa Txapelketa | |
---|---|
Mota | recurring tournament (en) |
Indarraldi | 1973 - |
Gertaeraren maiztasuna | 2 urte |
Antolatzailea | World Aquatics |
Kirola | igeriketa |
Osatuta | |
swimming at the World Aquatics Championships (en) high diving at the World Aquatics Championships (en) | |
Munduko Igeriketa Txapelketa (Ur-Kirolen Munduko Txapelketa edo FINAren Munduko Txapelketa ere deitua) ur-kirolen nazioarteko lehiaketa gorena da. 1973tik Nazioarteko Igeriketa Federazioak (egun World Aquatics dena) antolatzen du. Bederatzigarren ediziotik, 2001etik, urte bakoitiro izaten da.
Txapelketen puntu nagusia igeriketa lehiaketak dira, 50 metroko igerileku batean. Gainera, lehiaketak egiten dira ur irekietan, igeriketa sinkronizatua, jauziak, garaiera handiko jauziak eta waterpoloa.
Azken edizioetan erabilitako formatua bi astekoa da: lehenengo astea jauzien, ur irekietako igeriketaren eta igeriketa sinkronizatuaren probetarako, eta emakumezkoen eta gizonezkoen waterpoloko txapelketen atariko fasea; bigarren astea igeriketa lehiaketetarako eta waterpoloko bi txapelketen azken fasea.
Diziplinak
Txapelketa hauen egitarau ofizialak 75 proba ofizial barne hartzen ditu, 6 ur-kiroletan banatuta.
Diziplina | Gizonezko lehiaketak | Emakumezko lehiaketak | Lehiaketa mistoak | Guztira |
---|---|---|---|---|
• Igeriketa • Ur irekietako igeriketa • Igeriketa sinkronizatua • Jauziak • Garaiera handiko jauziak • Waterpolo • Guztira | 20 2 2 5 1 1 31 | 20 2 7 5 1 1 36 | 2 1 2 3 – – 8 | 42 5 11 13 2 2 75 |
Edizioak
Zbk. | Urtea | Hiria | Herialdea | Kirolariak[1] | Parte-hartzaileak[1] | Kiroldegi nagusia |
---|---|---|---|---|---|---|
I | 1973 | Belgrad | Jugoslavia | 696 | 47 | Tašmajdan Igerilekuak |
II | 1975 | Cali | Kolonbia | 682 | 39 | Hernando Botero O'Byrne Panamerikar Igerilekuak |
III | 1978 | Mendebaldeko Berlin | Mendebaldeko Alemania | 828 | 49 | Olinpiar Igerilekua |
IV | 1982 | Guayaquil | Ekuador | 848 | 52 | Alberto Vallarino Igerilekuak |
V | 1986 | Madril | Espainia | 1119 | 84 | M-86 Igeriketa Zentroa |
VI | 1991 | Perth | Australia | 1142 | 60 | Perth Superdrome |
VII | 1994 | Erroma | Italia | 1382 | 102 | Foro Italico |
VIII | 1998 | Perth | Australia | 1371 | 119 | Perth Superdrome |
IX | 2001 | Fukuoka | Japonia | 1498 | 134 | Marine Messe |
X | 2003 | Bartzelona | Katalunia | 2017 | 158 | Palau Sant Jordi |
XI | 2005 | Montreal | Kanada | 1784 | 144 | Île Sainte-Hélène Ur-zentroa |
XII | 2007 | Melbourne | Australia | 2158 | 167 | Rod Laver Arena |
XIII | 2009 | Erroma | Italia | 2438 | 172 | Foro Italico |
XIV | 2011 | Shanghai | Txina | 2157 | 178 | Shanghaiko Ur-kiroletako Zentroa |
XV | 2013 | Bartzelona | Katalunia | 2195 | 177 | Palau Sant Jordi |
XVI | 2015 | Kazan | Errusia | 2412 | 184 | Kazan Arena |
XVII | 2017 | Budapest | Hungaria | 2303 | 182 | Arena Danubio |
XVIII | 2019 | Gwangju | Hego Korea | 2418 | 192 | Nambuko Unibertsitateko Udal Ur-zentroa |
XIX | 2022 | Budapest | Hungaria | 2097 | 180 | Arena Danubio |
XX | 2023 | Fukuoka | Japonia | 2361 | 191 | Marine Messe |
XXI | 2024 | Doha | Qatar | 2603 | 202 | Hamad Ur-zentroa |
XXII | 2025 | Singapur | Singapur | OCBC Ur-zentroa | ||
XXIII | 2027 | Budapest | Hungaria | Arena Danubio | ||
XXIV | 2029 | Beijing | Txina | Ur-zentro Nazionala | ||
XXV | 2031 | Erabakitzeke | Erabakitzeke |
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) World Aquatics. Media Guide Doha 2024. , 8-9 or..
Kanpo estekak
- Datuak: Q273469
- Multimedia: World Aquatics Championships / Q273469