Mission: Impossible
Mission: Impossible | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Bruce Geller | |||
Izenburua | Mission: Impossible | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Sasoi kopurua | 7 | |||
Atalak | 171 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | telebista drama | |||
Iraupena | 48 minutu | |||
Antzezlea(k) | ||||
Steven Hill (en) Barbara Bain Barbara Anderson Greg Morris (en) Peter Lupus Peter Graves Martin Landau Leonard Nimoy (Paris (en) ) Lesley Ann Warren Sam Elliott Lynda Day George [[Kategoria:Steven Hill (en) antzeztutako telesailak]] [[Kategoria:Greg Morris (en) antzeztutako telesailak]] | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Desilu (en) [[Kategoria:Desilu (en) ekoitzitako telesailak]] | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Lalo Schifrin | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | CBS | |||
Hasiera-data | 1966ko irailaren 17a | |||
Amaiera-data | 1973ko martxoaren 30a | |||
kronologia | ||||
|
Mission: Impossible (euskaraz Misioa: Ezinezkoa), AEBetako espioitza eta ekintza telesail bat da. Bruce Geller ekoizleak ekoitzi zuen. 1966ko irailaren 17tik 1973ko martxoaren 30era CBS katean aireratu zen, denera 171 atal eta 7 denboraldiz.
1988an izenburu berdineko berregokitzapen telesaila izan zuen, ABC katean aireratua, eta 1996ko izenburu berdineko filmaren ondoren, Tom Cruise aktoreak antzeztutako film saila ere bai.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ezinezko Misioen Indarra, bakoitza beren arloan onena den espioiez osatua dago: Buruzagia (Steven Hill), Teknologian Aditua (Greg Morris), Indar Fisikoa (Peter Lupus), Mozorroen Maisua (Martin Landau) eta Femme Fatale (Barbara Rain). Egunero-egunero beren misioa gauzatzeko helburuz eliteko talde honek porrotari, atzemanak izateko arriskuari eta heriotzari aurre egiten die, ohitura legez, misio bakoitzaren azalpenak autosuntsitzen den mezu baten bidez iragartzen zaizkie...
Aktoreak
- Steven Hill: Daniel «Dan» Briggs
- Peter Graves: James «Jim» Phelps
- Barbara Bain: Cinnamon Carter
- Martin Landau: Rollin Hand
- Greg Morris: Barney Collier
- Leonard Nimoy: Paris
- Peter Lupus: Willy Armitage
- Lee Meriwether: Tracey
- Sam Elliott: Doug Robert doktorea
- Lesley Ann Warren: Dana Lambert
- Lynda Day George: Lisa Casey
- Barbara Anderson: Mimi Davis
- Bob Johnson: Mezuen ahotsa
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q369111
- Multimedia: Mission: Impossible (TV series) / Q369111