Miren Gorrotxategi Azurmendi
Miren Gorrotxategi Azurmendi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2023) Irudi gehiago | |||||||||||
2020ko abuztuaren 3a - Barrutia: Bizkaia, Bizkaia Hautetsia: 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
2019ko maiatzaren 21a - 2019ko irailaren 24a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak
2016ko ekainaren 26a - 2019ko martxoaren 4a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2016ko Espainiako Senaturako hauteskundeak
2016ko apirilaren 18a - 2019ko irailaren 29a
2015eko abenduaren 20a - 2016ko uztailaren 18a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2015eko Espainiako Senaturako hauteskundeak | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Abadiño, 1967ko irailaren 18a (56 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (1987 - 1991) lizentzia : zuzenbide Euskal Herriko Unibertsitatea (1991 - 1992) diplomatura : environmental law (en) | ||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | legelaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea (1992 - | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Podemos Euskadi | ||||||||||
- Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Miren Gorrotxategi».
Miren Edurne Gorrotxategi Azurmendi (Abadiño, Bizkaia, 1967ko irailaren 18a) bizkaitar legelari eta politikaria da. EHUn zuzenbidea ikasi ondoren, 1992 eta 2016 artean irakaslea izan zen bertan. Ahal Dugu alderdiaren kidea, 2015ean senatari hautatu zuten.
2020ko EAEko hauteskundeetarako eta 2024koetan lehendakarigai aurkeztu zuen Elkarrekin Podemos alderdiak.[1]
Biografia
Abadiñon jaio zen, euskal familia tradizional baten barruan (euskalduna), euskara ama-hizkuntza izanik, eta lau senidetako handiena izanik.[2] Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1991n (1987-1991) eta ondoren Ingurumen Zuzenbidean diplomatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean ere.
1992an hasi zen unibertsitateko irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean. 1996an, unibertsitate-eskolako irakasle titular bihurtu zen Zuzenbide Konstituzionalaren arloan.[3] Zuzenbide konstituzionaleko unibertsitate-irakasle da, bai Zuzenbide Fakultatean, bai Gizarte eta Politika Zientzien Fakultatean, eta eskolak euskaraz eman zituen. 2016an eszedentzia hartu zuen Madrilen senatari moduan aritzeko.[4]
Legelari gisa, gai hauetan dago espezializatuta: Ingurumen Zuzenbidean, kultur aniztasunaren kudeaketan, gutxiengoetan, kulturartekotasunean eta hizkuntzetan.[5]
Erreferentziak
- ↑ Urain, Jon O.. «Miren Gorrotxategi izango da Elkarrekin Podemosen lehendakarigaia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Miren Gorrotxategi, la candidata a lehendakari de Pablo Iglesias: vecina de Urkullu y hermana de un famoso tenor» ELMUNDO 2020-07-08 (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
- ↑ «RESOLUCION de 20 de maya de 1996, de la Universidad del País Vasco, por la que se nombran Profesores Titulares de Escuelas Universitarias cuyas plazas fueron convocadas por Resolución de 21 de septiembre de 1994.».
- ↑ «Miren Gorrotxategi | Nueva Economía Fórum | Organizacíon independiente de debate» www.nuevaeconomiaforum.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Miren Gorrotxategi Azurmendi» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
Kanpo estekak
- Miren Gorrotxategi X-Twitter sare sozialean.
- Datuak: Q28872545
- Multimedia: Miren Gorrotxategi / Q28872545