Mendira naiz

Mendira naiz
Oskarbiren musika-lana
Egilea(k)Oskarbi
Argitaratze-data2016
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daMendira naiz (albuma)
Kantua zuei (albuma)
HitzakJoxe Luix Treku
Bestelako lanak
MusikagileaOskarbi
Iñaki Maritxalar
Argumentu nagusiamendia eta basoa

Mendira naiz Oskarbi taldeak 2016an izen bereko Mendira naiz albumean grabatu zuen abestia da. Hitzak Jose Luis Trekurenak dira eta doinua Iñaki Maritxalarrena, biak taldeko kideak direla.[1]

Mendira naiz albumean Oskarbik sortutako hamar abesti zeuden. Diskoa aurrekoak baino koralagoa zen, bakarlari gutxirekin, hiru gizon eta hiru emakumeen ahotsez hornitutako abestiez egina: Iñaki Maritxalar, Joxelu Treku, Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Beronik Ondikola eta Carlos Ruiz. Oskarbiko musikariak aritu ziren diskoaren grabazioan: Iñaki Maritxalarren gitarra, Gontzal Iñarraren flauta, Carlos Ruizen akordeoia, Joana Ortegaren pianoa, Maite Irusta eta Maite Lopez de Arbinaren biolinak eta Diego de Veraren perkusioa.

Abestiaren beste bertsio bat grabatu zuten 2021ean Kantua zuei albumean.[2]

Hitzak

« MENDIRA NAIZ

Orbel hori gorrien gainean
Zuhaitz biluzien tartean
Maindirez estalitako aldapean
Mendira naiz mendira naiz
Mendira naiz mendira naiz aldapean
Hosto lehorren hotsen laguntzaz
Bide zidorrari oinekin helduta
Isiltasun sakonean murgilduta
Bidean naiz bidean naiz
Bidean naiz bidean naiz murgilduta
Laino artean goraka
Hara, laster gailurra

Nire amets guztien helmuga
Iritsi naiz iritsi naiz
iritsi naiz iritsi naiz helmugara
tontor gainean arnaska
haize mehe aren aldera
amildegira begira bestera
barneko atseden bakez
bizi erraiak indartuz
ene mendian ase naiz mendira naiz, bidean naiz, iritxi naiz
ase naiz ase naiz
mendira naiz bidean naiz
iritsi naiz ase naiz ase naiz Ixil mantso baraua leun bare araua Urrun bertan arrotza
Hase bete ardura

Ixil dator mantso gaua
Harrabotsaren baraua
Leun eta bare esaten zaigu
Izarraren argi araua (bis)

Barnean gaitza ara
Dator gaua baraua leun bare araua
Ixil mantso baraua
Leun bare araua

»

Jose Luis Treku


Abestiaren sorrera "entsegu laborategian"

Taldekideen artean sortzen dituzte kantak Oskarbikoek. Behin hitzak eta oinarrizko doinu bat sortuta daudela, entseguetan denen artean esperimentatzen dute abestia guztiz sortu arte. Denen artean esperimentu kolektiboa egiten dute, entsegua laborategi bihurtzen dute.[3]

Mendirako afizioak eraginda, Joseluix Trekuk udazkeneko goiz batean maldan gora zihoala egindako gogoeta batean oinarritutako hitzak dira. Iñaki Maritxalarri pasa zizkion hitzok geroago, kantu berri bat sortzeko bideak hasteko. Tarteka galdetzen zion Iñakiri ea doinurik bururatu zitzaion, eta baietz, ideia nagusia bazuela erantzuten zion, Behingoz kantu erregularra izango zela ere esan zion, hau da, kantuaren hitzen neurriak bideragarri egiten zuen bertso bakoitzak neurri berdina edukitzea. Doinu aldetik martxa edo ereserki baten antza izango zuen.

Lehena hitzak sortzea, gero doinua eta hirugarren parada entsegua izaten da gehienetan Oskarbiren sorkuntzako tailerrean. Entsegua "laborategi" bihurtzen da horrelakoetan. Entseguan melodia aurkezten da eta hitzen kokapena probatzen dute. Gero bakarka edo koralean, zenbat ahots eta nork abestu, baita ze instrumentu sartu eta non, hori izan zen "Mendira naiz" kantuaren bidea.

Musika arloan denek dute hitza baina entseguko maisua Iñaki da, berak zuzentzen du ahotsen sorkuntza. Oskarbiko musikariek badute nortasuna eta beraiek ere ematen dute iritzia entsegu-mahaiaren gainean edo alboan. Eztabaida epel batzuen ondoren kantu berria orekatu eta finkatzen da. Hilabete batzuk geroago aldaketa gehiago izan daitezke beti. Hona "Mendira naiz" abestiaren sekuentzia: gitarra eta akordeoia lasaitasunez hasten dira, pianoa piskanaka burua azaltzen. "Orbel hori gorrien gainean..." unisono taldeko sei ahotsak. "Mendira naiz aldapean" denok ahotsetan. "Hosto lehorren hotsen laguntzaz..." eta "Bidean naiz murgilduta. Laino artean goraka..." eta "Iritsi naiz helmugara".

Flauta, gitarra, pianoa, eta akordeoiaren saioak arnas ematen dio gailurreko handitasunari. "Tontor gainean arnaska..." eta "Ase naiz tontorrean. Barneko atseden bakez..." eta "Mendira naiz, Bidean naiz, Iritsi naiz, Ase naiz, Ase naiz".

Pianoa eta flautaren gidaritzapean instrumentuen azken erakustaldiarekin, "Trailarara" eta "Ase naiz" kontrakantoan errepikatuz bukatzen dute mendiko zeremonia.

Erreferentziak

  1. Oskarbi. (2016). «Mendira naiz» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  2. Oskarbi. (2021). «Kantua zuei» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  3. Treku, Joxelu. (2017). Doinu zaharren haritik euskal kantu berriaren bidean : (Oskarbi taldea 1966-2017) /. Ba Dok Oskarbi Musika Elkartea, ISBN 978-84-697-3146-8. (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • MENDIRA NAIZ - AURKEZPENA AHOTSENEAN. Elkar Musika - Youtube
  • Mendira naiz abestia entzun. 12. kantua Kantua Zuei albumean (badok.eus)
  • Mendira naiz abestia entzun. Oskarbi: gaia, Youtube
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q125915947
  • Wd Datuak: Q125915947