Maryland
Maryland | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ereserkia | |||
baliorik ez Maryland, My Maryland (en) | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Maryland | ||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | ||
ISO 3166-2 | US-MD | ||
Hiriburua | Annapolis | ||
Marylandeko Gobernadorea | Wes Moore | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°00′N 76°42′W / 39°N 76.7°W / 39; -76.7 | ||
Azalera | 32.131 km² | ||
Mugakideak | Delaware, Kolunbiako Barrutia, Virginia, Mendebaldeko Virginia eta Pennsylvania | ||
Punturik altuena | Hoye-Crest (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 6.177.224 (2020ko apirilaren 1a) 0 (2020) | ||
Dentsitatea | 192,25 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 2.205.204 | ||
Hizkuntza ofiziala | baliorik ez | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu, America/New_York (en) , UTC−05:00 eta UTC−04:00 | ||
maryland.gov |
Maryland Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Estatu Batuetako ekialdean dago kokatuta, Ozeano Atlantikoaren kostaldean. Bere hiriburua Annapolis da baina hiri garrantzitsuena Baltimore. Guztira 5,3 milioi biztanle ditu.
Delaware, Pennsylvania, Virginia eta Mendebaldeko Virginia eta Ozeano Atlantikoa ditu inguruan. Lurralde laua da. Potomac eta Susquehanna ibaiak igarotzen dira estatutik. Nekazaritza (tabakoa, artoa, fruituak) eta meagintza (ikatza eta burdina) dira ekonomiaren oinarri.
Historia
Karlos I.a Ingalaterrakoak George Calver-en eskuetan utzi zuen estatua. 1778an Batasunean sartu zen. Marylandeko lurraldearen barruan dago Columbiako barrutia, eta han dago Washington, Estatu Batuetako hiriburua.
Biografiak
- James M. Cain (1892)-(1977), idazlea
- Dashiell Hammett (1894-1961), idazlea.
- Philip Glass (1937-), musikagilea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Marylandeko estatuaren webgune ofiziala
- Datuak: Q1391
- Multimedia: Maryland / Q1391