Maraca Diablo
Maraca Diablo | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Mendaro (Gipuzkoa) |
Musika mota | rock |
Urteak | 2012 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Screaminguy Records |
Taldekideak | |
Ina Iriondo Saint-Gerons, Anita Pérez, Josu Iriondo, Asier Etxaniz, Rafa Fournier | |
Maraca Diablo Ina Iriondo Saint-Gerons mendarotar musikariak 2012 urtean martxan jarritako proiektua da. Rock musika jorratzen du.
Ibilbidea
Munleteko Ina Iriondoren proiektu pertsonal bezala hasten da, sonoritate intimistago bat lortzeko saiakeran. Bi disko argitaratu ondoren, Hail Zigurat eta El Regreso del Niño Indio, 2020ko konfinamenduaren ondorioz sortutako kantu berrietarako taldea inguratzen du, Josu Iriondo baxuan, Rafa Furnier baterian eta Asier Etxaniz gitarran, Anita Pérezek ahots eta sintetizadoreetan eta Soraia Urbietak ahotsetan emandako laguntza puntualaz gain. Hauekin "Maraca Diablo" izeneko diskoa argitaratzen dute 2022ko apirilean eta kontzertuak ematen hasten da taldea.
Diskografia
- Hail Zigurat (2012, Screaminguy Records)[1]
- El regreso del niño indio (2019, Screaminguy Records)[2]
- Maraca Diablo (2022, Screaminguy Records)[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q97207023
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |