Lycaena tityrus

Lycaena tityrus
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
GeneroaLycaena
Espeziea Lycaena tityrus
Poda, 1761
Datu orokorrak
OstalariaMingarratz handi, Rumex eta Rumex crispus
Lycaena tityrus.

Lycaena tityrus Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europan aurkitzen da, latitude ertainetan batez ere.

Nikolaus Poda entomologo austriarrak deskribatu zuen 1761. urtean.

Deskribapena

Tximeleta txikia da, hegal zabalera 28-30 mm-koa baino ez du. Hegalen gainaldean kolore marroi iluna du eta hegalden ertzetan puntu laranjak agertzen ditu. Emearen kolorea more iluna izaten da eta puntu beltzak agertzen ditu. Hegalen ertzetan lerro naranjak ikusten zaizkio[1].

Sexu bien kasuan hegalen azpialdea gris-horixka da eta puntu beltz ugari ditu. Hegalen ertzetan kolore laranjako puntuak ere azaltzen ditu[1].

Beldarra berdea da eta puntu zuri txikiak ditu[1].

Bizi zikloa

Hiru belaunaldi izan ditzake urtean, hasi apirilean eta urrirarte. Tximeleta arrak lurraldekoiak izaten dira. Arrautzak banan bana jartzen dituzte hostoen azpialdean. Arrautzetaik beldarra sortzen da mingarratzetaz (Rumex acetosa eta Rumex acetosella) elikatzen da. Negua hibernatzen igarotzen du. Udaberria hastearekin batera pupa zuria eratzen du eta handik tximeleta heldua jaiotzen da[1].

Habitata

Zelai zabal eta hezeak atsedin ditu eta 2.000 metrotako altueraraino aurki daiteke.

Iruditegia

  • Arra.
    Arra.
  • Emea.
    Emea.
  • Lycaena tityrus ♀ △
    Lycaena tityrus ♀ △

Erreferentziak

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Manto oscuro. Lycaena tityrus» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q901019
  • Commonscat Multimedia: Lycaena tityrus / Q901019
  • Wikispecies Espezieak: Lycaena tityrus

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 82782
  • BioLib: 51376
  • Dyntaxa: 201130
  • Fauna Europaea: 441198
  • GBIF: 5882898
  • UICN: 174448
  • NCBI: 266947
  • Wd Datuak: Q901019
  • Commonscat Multimedia: Lycaena tityrus / Q901019
  • Wikispecies Espezieak: Lycaena tityrus