Lourdes Vega

Lourdes Vega

(2019)
Bizitza
JaiotzaVillanueva del Fresno, 1965eko urtarrilaren 8a (59 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
(1988 - 1992) Doktoretza
Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
(1990eko urria - 1992ko azaroa)
Cornell Unibertsitatea
(1992ko azaroaren 1a - 1995eko urtarrilaren 15a) postdoctoral degree (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, fisikaria eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Rovira i Virgili Unibertsitatea  (1995 -  2003)
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia  (2003 -  2007)
Air Products & Chemicals (en) Itzuli  (2012 -  2015)
Khalifa Unibertsitatea  (2016ko martxoa -
KidetzaAmerican Institute of Chemical Engineers (en) Itzuli
Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia

Lourdes Vega Fernández (Villanueva del Fresno, Badajoz, 1965) badajoztar zientzialaria eta ikertzailea da, fisika teorikoan eta garapen iraunkorrean aditua. 2013. urtean, BBVA Fundazioak emandako Espainiako Física Errege Elkarte saria jaso zuen.

Biografia

Vegak fisika teorikoko doktoretza lortu zuen Sevillako Unibertsitatean, eta Ingeniaritza Kimikoko katedraduna da Khalifako Unibertsitatean (Abu Dhabi).

Aditua da simulazioan eta konposatu kimikoen portaera termodinamikoa aurresateko ereduetan egindako ikerketan, baita material berrien garapenean gasak eta kutsatzaileak bereizteko ere. Horren ondorioz, argitalpen zientifiko ugari egin ziren inpaktu handiko aldizkarietan.

2017an, Lourdes Vega Fernández doktorea Granadako Zientzien Akademian sartu zen.[1] Mohammed Bin Rashid Zientzialari Akademiako kide hautatua ere bada.[2]

Vega Air Products Taldeko Agro-Alimentazioko, Uren Tratamenduko eta CO2 Erabileretako teknologia-zuzendari globala izan zen, eta lanpostu hori Carburos Metálicos S.A.ko Ikerketa eta Garapeneko zuzendaritzarekin eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko I+G MATGAS zentroko (UAB) zuzendaritzarekin uztartu zuen. 2016. urtean, Karbono Dioxidoa eta Hidrogenoa Ikertzeko eta Garatzeko Zentroa zuzentzen hasi zen.[3][4]

Sariak eta aintzatespenak

2013. urtean Fisika, Berrikuntza eta Teknologia Saria jaso zuen, “fisika estatistikoan, oinarrizko fisikaren adar batean, ikerketa teorikoa eta konputazionala industria-mundura eramateko modu bikain, original eta sortzailearengatik”.[5]

2020an, Arabiar Emirerri Batuetako Bikaintasun Zientifikoaren Domina eman zioten, Ciencia para productos sostenibles lanarengatik. Bereizketa hori lortzen duen lehen pertsona ez-arabiarra da[6][7][8][9]

Bestelakoak

300 zientzia-artikulu baino gehiago argitaratu ditu, 5 patente ditu, eta CO2aren erabilerei buruzko El CO2 como recurso dibulgazio-liburua idatzi du.[10] De la captura a los usos industriales.[5][11][5][12] Lourdes Vega Ercrosko eta Canal de Isabel II.aren administrazio-kontseiluetako kidea da.[13][14]

Erreferentziak

  1. Lorca, Noelia S.. «La doctora Lourdes Vega Fernández ingresa en la Academia de las Ciencias de Granada» Ahora Granada.
  2. «Mohammed bin Rashid Academy of Scientists» mbras.ae.
  3. User, Super. «Lourdes Vega, la física que transforma el CO2 en millones de euros» raex.es.
  4. «Dr. Lourdes Vega» Khalifa University.
  5. a b c «Lourdes Vega» FBBVA.
  6. «La española Lourdes Vega, primera persona no árabe que logra la Medalla a la Excelencia Científica de Emiratos» EL CORREO DEL GOLFO 2020-02-04.
  7. «La villanovense Lourdes Vega recibe la Medalla a la Excelencia Científica de Emiratos Árabes» Hoy 2020-02-07.
  8. «Lourdes Vega investiga materiales en captación de CO2 en Emiratos Árabes» RTVE.es 2020-09-08.
  9. MORENO, JAVI. (2020-02-05). «La extremeña Lourdes Vega, primera mujer no árabe que logra la Medalla a la Excelencia Científica de Emiratos» COPE.
  10. «Google Scholar Citations» Google Scholar 2021-09-18.
  11. Protectia. transferencia Tecnológica. .
  12. «Se presenta un nuevo libro sobre el CO2 y su uso en favor de la sostenibilidad» Interempresas.
  13. Lourdes Vega. .
  14. «Jaime García-Legaz entra en el consejo del Canal de Isabel II como independiente» El País.

Kanpo estekak

  • Lourdes Vega Fernándezen hitzaldia, Fisika, Berrikuntza eta Teknologia Saria, 2013
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q45400620
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 304649781
  • BNE: XX5084330
  • SUDOC: 235076546
  • ORCID: 0000-0002-7609-4184
  • UB: a1366584
  • Google Scholar: RUesAz0AAAAJ
  • ResearcherID: L-4152-2017
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 2173991
  • Wd Datuak: Q45400620