Las Araucarias

Las Araucarias
Kokapena

Las Araucarias Temucotik (Txile) 82 km-ra Araucanía eskualdean dagoen eski-estazioa da. Eski-estazio hau Llaima sumendiaren mendebaldeko magalean kokatuta dago,"Los Paraguas" izeneko eremuan Conguillío Parke Nazionalaren barruan.

Neguko estazioak, eskia eta snowboarda praktikatzen den lekuan, 350 hektareako arlo eskiagarria, 1.550 eta 1.950 m bitarteko altitudeak, eta hiru teleski —200, 650 eta 1350 m luze— eta 950 m-ko teleaulki bat ditu.

Ikus, gainera

  • Turismoa Txilen
  • Eranskina: Txileko eski estazioak

Kanpo estekak

  • Nevasport.com - Las Araucarias
  • Turismo Zerbitzu Nazionala (Sernatur)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16589307
  • Wd Datuak: Q16589307