Konjurotoki

Konjurotoki
gurtza-lekua eta eraikin erlijiosoa
Irudi gehiago

Konjurotokiak[1] Pirinioetako kulturaren eta tradizioen elementu arkitektoniko bereizgarria dira: presentzia handia dute Aragoiko Pirinioetan, eta badira baita ere Nafarroa Garaian eta Gaztelan. Eraikuntza txikiak izan ohi dira, tenplete laukiak ohikoan dira, XVI. mendetik XVIII. mendera arte berariaz eraiki zirenak konjuru edo araoak bertatik egiteko apaizek, ekaitzak edo izurriteak eta uztak mehatxatzen zituzten beste arrisku batzuk galarazteko.[1]

Nafarroakoak

Etxarri Larraun herrian, San Migel elizaren ondoan dago bat oso tipikoa, harrizko lau zutabez eraikia, eta gainean lau isuriko teilatutxoa duena. Antzina, Larraun ibarreko biztanleek fede handia zuten konjuruetan. Beren zerbitzuen truke, apaizek, sakristauek edo exorzistek saria eskatzen zuten espezie hauetan: oiloak, gaztak, arbiak...[2] Galdioko (Allin) oinetxe jauregiak ere badu konjurotokia, 21. mendean berriztua, jauregia hotel bilakatu delarik.[3]

Ihabarren (Arakil) zelai baten izena da Konjurotokia,[4] ez da bertan eraikin arrastorik 20. mendetik[5], baina ibarreko bizilagun bat oroitzen zen bertan egindako konjuruez 1988ko grabaketa batean, Ahotsak proiektuak jasoa.[6]

Iruditegia

  • Etxarri Larraungo konjurotokia, eskuinean.
    Etxarri Larraungo konjurotokia, eskuinean.
  • Fogars de la Selvakoa (Katalunia).
    Fogars de la Selvakoa (Katalunia).
  • Serralonguekoa, Ipar Katalunian.
    Serralonguekoa, Ipar Katalunian.
  • San Vicente de Labuerdakoa, Aragoin.
    San Vicente de Labuerdakoa, Aragoin.

Erreferentziak

  1. a b Etxarri – Larraungo Udala | Ayuntamiento de Larraun. (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  2. Arrizabalaga, Mikel. (2023-05-23). «Larraungo lurretan» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  3. (Gaztelaniaz) «esconjuradero» Glosario ilustrado de arte arquitectónico 2015-12-09 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  4. «Konjurotoki - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  5. Cartografía, Gobierno de Navarra. (1995). Ihabar - Hoja 114 (5-7). .
  6. Huarte Arraras, Mikela. (1988). «Konjuruak zertarako eta nola egiten ziren - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q583593
  • Commonscat Multimedia: Conjuratories / Q583593

  • Wd Datuak: Q583593
  • Commonscat Multimedia: Conjuratories / Q583593