Klaritromizina[1] makrolidoen familiako antibiotikoa da. Larruazaleko, bularretako eta arnasbideetako infekzioak tratatzeko erabiltzen dute;[2] besteak beste, faringitisa, amigdalitisa, sinusitisa, bronkitis kronikoa, pneumonia bakterianoa — bereziki Chlamydia pneumoniae bakterioak eragindakoak — eta, GIBa duten pazienteetan, Mycobacterium avium konplexuak eragindako infekzioak prebenitzeko eta tratatzeko. Batzuetan, legionelosia tratatzeko ere erabiltzen dute.
Sorrera
Zientzialari japoniarrek asmatu zuten 1970eko hamarkadan. Produktua eritromizinaren bertsio bat garatzeko ahaleginen ondorioz sortu zen, ingurune azidoetako ezegonkortasun klasikoa, hala nola urin gastrikoa, eta goragale, okada eta urdaileko ondoezaren ondorio gastrointestinalak murrizteko.