Kilwinning

Kilwinning
Cill Fhinnein
Kilwinnin
 Eskozia
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaIparraldeko Ayrshire
Geografia
Koordenatuak55°39′N 4°42′W / 55.65°N 4.7°W / 55.65; -4.7
Map
Demografia
Biztanleria16.460 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01294
Ordu eremuaUTC±00:00

Kilwinning, Eskoziako gaeleraz: Cill Fhinnein eta eskozieraz: Kilwinnin, Eskozia hego-mendebaldeko udalerria da, Iparraldeko Ayrshire eskualdeko hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 21.693 biztanle ditu. Eskualdeko hiriburua den Irvineren ipar-mendebaldean dago eta berarekin batera 50.000 biztanletik gora osatzen du.

Historia

VII mendean St Winin-en omenezko eliza bat izan zela badirudi, izan ere garai zaharretan Sagtoun ("Santuen herria") izena izan baitzuen. Hortik etor daiteke gaelerazko Cill Fhinnein izena.

XII mendean Kilwinningeko abadia sortu zuen lurraldeko jauna zen Richard de Morvillek. Abadian Tironensiar beneditarrak ezarri ziren eta berehala hartu zuten noble eta erregeen laguntza. Lau mendetan zehar Eskoziako abadiarik aberatsenetakoa izan zen, 1560an Erlijio Erreforma etorri zen arte.

XVI mendean Eglintoneko kondeen dinastia sortu zen Kilwinningen eta XIX mendean Eglinton gaztelua eraiki zuten. Gaur egun abadia zein gaztelua hondarretan aurkitzen dira.

1966an Irvineko New Town planifikatu zenean Kilwinning barnean gelditu zen eta honen eraginez nabarmen handitu eta zabaldu zen.

Ondasun nabarmenak

  • Kilwinningeko abadia
  • Eglinton gaztelua

Iruditegia

  • Kilwinningeko abadia.
    Kilwinningeko abadia.
  • Eglinton gazteluaren hondarrak.
    Eglinton gazteluaren hondarrak.
  • Stanecastle gazteluaren sarrera.
    Stanecastle gazteluaren sarrera.
  • Blacklands Community Centre.
    Blacklands Community Centre.
  • Biaduktoa.
    Biaduktoa.
  • Eglinton aintzira.
    Eglinton aintzira.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1013827
  • Commonscat Multimedia: Kilwinning / Q1013827

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 150205715
  • LCCN: n88187293
  • Wd Datuak: Q1013827
  • Commonscat Multimedia: Kilwinning / Q1013827
  • i
  • e
  • a
Iparraldeko Ayrshire konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Udalerriak, herriak eta etxaldeak
Arran uhartea
Cumbraes uharteak
  • Millport