Karl Bouda
Karl Bouda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1901eko otsailaren 10a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Erlangen, 1979ko uztailaren 31 (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria |
Karl Bouda (Hanburgo, 1901eko otsailaren 10a - Erlangen, 1979ko uztailaren 31) Alemaniako euskalaria izan zen[1].
Biografia
Berlingo Unibertsitatean Filologia-ikasketak egin ondoren, Erlangenera igaro zen bertako katedra baten jabe eginik. Euskal gaia landu zuen bere lehen lanean, Zwei baskische Wörter (1932, Caucasica Leipzig aldizkarian argitaratua), euskararen eta Kaukasoko hizkuntzen arteko harremanak aztertu zituen. Artikulu ugari idatzi zituen Euskal Herriko, Alemaniako eta erbesteko filologia agerkarietan; hizkuntzalaritza, hiztegia, euskara eta Kaukasoko hizkuntzen arteko harremanak, onomastika, gramatika eta abar landu zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Karl Bouda. .
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Datuak: Q12261297