Kanas lakua

Lakuaren ikuspegia.

Kanas lakua (txineraz: 喀納斯湖; pinyineraz: Kānàsī Hú), Txinako Herri Errepublikako Xinjiang probintzian dagoen lakua da.

Ezaugarriak

Kanas lakua Altai mendien ondoan dago, Xinjiang probintziaren iparraldean, Mongolia eta Errusiako mugatik gertu. Sakonera handieneko Txinako lakua da, 184 metro punturik sakonenean.

Lakuak 44,78 kilometro koadroko azalera dauka eta itsasoaren mailatik 1.340 metrora dago.

Kanpo estekak

  • (Txineraz) Ustezko animalia ezezagun bat erakusten duen Youtube webguneko bideoa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1723644
  • Commonscat Multimedia: Lake Kanas / Q1723644

  • Identifikadoreak
  • NKC: ge601753
  • Wd Datuak: Q1723644
  • Commonscat Multimedia: Lake Kanas / Q1723644

48°49′N 87°2′E / 48.817°N 87.033°E / 48.817; 87.033


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.