Kaio-hegaleko ateak

DMC DeLorean bat, ateak zabalik dituena.

Kaio-hegaleko ateak edo antxeta-hegaleko ateak terminoa erabiltzen da sabaiari lotuta dauden eta bertikalki irekitzen diren automobileko ate-mota bat deskribatzeko, ohiko ateak ez bezala. Horrela deitzen zaie, irekita daudenean, ateek hegoak zabalduta dituen kaio baten irudia gogorarazten dutelako.

Mota horretako ateekin seriean ekoitzitako autoen adibiderik ezagunenak 1950eko hamarkadako Mercedes-Benz 300 SL, 70eko hamarkadako Bricklin SV-1, 80ko hamarkadako DMC DeLorean eta 2010eko hamarkadako Mercedes-Benz SLS AMG dira. Prototipo batzuk, 60/70 hamarkadako Mercedes-Benz C111 bezalakoak, ate mota honekin fabrikatu ziren.

Kaio-hegaleko ateak diseinu aeronautikoetan ere erabili dira; bi adibide dira Socata TB hegazkin frantziarrak eta Cessna 350 Corvalis estatubatuarrak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1124439
  • Commonscat Multimedia: Automobiles with gull-wing doors / Q1124439

  • Wd Datuak: Q1124439
  • Commonscat Multimedia: Automobiles with gull-wing doors / Q1124439