Juan Fernández de Navarrete

Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin.
Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea.

Juan Fernández de Navarrete

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLogroño, 1538
Herrialdea Espainia
HeriotzaToledo, 1579ko martxoaren 28a (egutegi gregorianoa) (40/41 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkeinu hizkuntza
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Mugimenduamanierismoa
Juan Fernández de Navarrete: Martirio de Santiago (1571)
Juan Fernández de Navarrete: El Bautismo de Cristo (1567), Prado Museoan

Juan Fernández de Navarrete, Navarrete el Mudo izenaz ezaguna dena (Logroño, 1526 – Toledo, 1579) espainiar margolaria izan zen. Gaixotasun baten ondorioz, gor geratu zen hiru urte zituela, eta horren eraginez ezin izan zuen hitz egiten ikasi. Hala ere, keinu-hizkuntzaren bidez adierazten ikasi zuen, baita irakurtzen eta idazten ere, eta kultura handia bereganatu zuen. San Asensioko (Errioxa) La Estrella monasterio jeronimotarrean ikasi zuen, eta Frai Vicente de Santo Domingo izan zuen irakasle, keinu-hizkuntza hasiberria erabiliz seguru asko. Kontuan hartzekoa da Navarreteren garaian, Pedro Ponce de León beneditarrak garatu zuela keinu-hizkuntzaren lehen kodea.

Italian zehar bidaiatu zuen (Erroma, Venezia, Milan, Napoli), hango artea ikasteko, eta, antza denez, Tizianoren lantegian lan egin zuen. Tizianoren eragina nabarmena da haren margolanetan.

1556an, Van der Weydenen koadro batzuk eraberritu zituen Escorialen. Filipe II.ak gorteko pintore izendatu zuen ondoren. Escorialerako El martirio de Santiago (1571); El entierro de San Lorenzo; Sagrada Familia (Familia Santua); Natividad eta beste koadro batzuk egin zituen, Apostoluen saila horien artean. Prado Museoan (Madril) eta Weimar-eko eta Ermitageko (San Petersburgo) museoetan daude haren koadroak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Juan Fernández de Navarrete Prado Museoaren on lineko entziklopedian
  • http://www.museodelprado.es/enciclopedia/enciclopedia-on-line/voz/navarrete-el-mudo-juan-fernandez-de/
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1710465
  • Commonscat Multimedia: Juan Fernández Navarrete / Q1710465

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 70645009
  • ISNI: 0000000081504921
  • BNE: XX1133582
  • BNF: 13329845v (data)
  • GND: 12055805X
  • LCCN: n95098963
  • SUDOC: 035688815
  • ULAN: 500002842
  • KulturNav: id
  • RKD: 27714
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02150/eu_f_0390/f0390
  • DBE: url
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 13428
  • Museo del Prado: f10b9782-3088-414c-907f-81556e1d3c6e
  • Wd Datuak: Q1710465
  • Commonscat Multimedia: Juan Fernández Navarrete / Q1710465