Josse Lieferinxe

Josse Lieferinxe
Bizitza
JaiotzaEnghien, ?
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMarseilla, 1508 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
Familia
ikusi
  • Jean Changene (en) Itzuli (aitaginarreba)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaSchool of Avignon (en) Itzuli

Josse Lieferinxe hegoaldeko Herbehereetako margolaria izan zen, 1493 eta 1503-1508 bitartean Frantzian lan egin zuena. San Sebastianen Maisua ere deitu izan zaio.

Bizitza

Hainauteko konderrian jaio zen, Cambraiko elizbarrutian; XV. mendeko azken urteetan lan egin zuen, gehienbat Marseillan eta Aix-en-Provencen. 1503an Jean Changenet margolariaren alaba batekin ezkondu zen; Changenet garai hartako Avignongo eskolako margolari handienetako bat zen, haren bi lan ezagun bakarrek ageri duten errealismoak adierazten duenez: San Petri eta Hiru igarleak, Louvreko Museoan biak.

Margokera

Lieferinxeri ospea eman zion lana San Sebastian erretaula izan zen (1497-1498), Europa eta Ameriketako zenbait museotan banatua gaur egun. Agerikoak dira lan horretan iparraldeko tradizioko osagaiak: jantzi aberats oparoak, izadiaren deskribapen xehea, aurpegien eta gorputzen adierazkortasuna. Baina, aldi berean, nabarmena da italiar kutsuko klasikotasuna ere, areagotua erretaulako zenbait eszenatan erromatar monumentuak imitatzen dituzten irudien bidez.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/03/04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josse Lieferinxe Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) Web Gallery of Art: Josse Lieferinxe, wga.hu
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1534936
  • Commonscat Multimedia: Josse Lieferinxe / Q1534936

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 67575959
  • ISNI: 0000000017300457
  • GND: 130509507
  • ULAN: 500008269
  • RKD: 49943
  • Wd Datuak: Q1534936
  • Commonscat Multimedia: Josse Lieferinxe / Q1534936