Josetxo MayorMateo (1934 – 2017ko apirilaren 26a)[1] donostiar pertsonaia izan zen, 1986 urtetik Ulia mendiko bideak garbitu eta bide berriak zabaltzeagatik ezaguna, bere kabuz, inoren laguntzarik gabe eta musu-truk.[2][3] Egindako lan itzela eskertzeko, Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen 1995 urtean.[4]Club Vasco de Campingek eta Cangrejo Elkarteak ere omenaldiak antolatu zizkioten.[5]
Josetxo bidea
1986ko irailaren 16an hasi zen lan horretan. Intxaurrondo bizi zen. Hasieran asteburuetan bakarrik, baina 1997an jubilatu zenetik egunero aritzen zen Uliako bideak zaintzen. Berreskuratu zituen bide nagusiak hauek dira:[6]
Uliako tirotik itsasaldera jaisten den Axeri Errekako bidea,
eta, nola ez, Josetxo bidea ("Josetxoren etorbidea" ere deitua), berak kasualitatez aurkitu zuen galtzara moduko bidea, aspaldiko Arrese harrobiko harriak Donostiara eramateko erabiltzen zena (esate baterako, Groseko San Inazio eliza harri horrekin egina da).
2014an Josetxo Mayorri eskainitako erakusketa bat antolatu zuen Cristina Enea Fundazioak Ulia Interpretazio Zentroan. Erakusketan argazkiak eta dokumental bat erakusten ziren, bere lanari omenaldi izan nahi zutenak.[8]
Excmo. Sr. Josetxo Mayor. Jaun Txit Gorena. Mila esker egin dituzun gauzagatik eta egin duzun lanagatik. Herriaren alde, Uliazaleen alde, Uliaren alde eta guztion alde, baita erromes kanpotik datozen eta bide horietatik datozen mendizaleen alde ere. Mila esker, mila esker horregatik. Utzitako ondare izugarri hori, polit hori, ea dakigun zaintzen, ea dakigun gozatzen eta ea dakigun maitatzen. Hori izango litzateke Josetxori egin diezaiokegun omenaldirik politena. Mila esker