Josetxo Lizartza
Josetxo Lizartza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leitza, 1956 (67/68 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Josetxo Lizartza Perurena (Leitza, Nafarroa Garaia, 1956) kazetaria eta kirol esataria da. Komunikabide ugaritan lan egin du: Herri Irratia, ETB, TVE, Antena 3, Tele5... hasieran kultura saioak aurkezten zituen; geroztik, kirol kazetaria da, nahiz euskaraz nahiz gaztelaniaz. Azken urte mordoxka honetan, esku huskako pilotari eta Asegarce enpresari estu loturik dihardu, pilota partidetako esataria baita, pilotari profesional ohi bat ondoan duela: hasiera batean Ogeta zena izaten zuen aldamenean, eta orain sarritan Jokin Errasti edo Julian Retegi.
Leitzan jaioa, 18 urte zituenez geroztik Donostian bizi da.[1]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Mitxel EZQUIAGA: «Josetxo Lizartza: "Arguiñano es el mejor jefe que he tenido"», Diario Vasco, 2009-03-29.
Kanpo estekak
- Loren ARISTI: «Josetxo Lizartza: "Jendeak ez ziok inportantziarik eman nahi kirol kazetariari"», Argia, 1212. zenbakia, 1988-09-18.
- Datuak: Q12260790