Josep Pascó i Mensa
Josep Pascó i Mensa | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sant Feliu de Llobregat, 1855 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1910eko ekainaren 23a (54/55 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, kartelgilea, dekoratzailea eta ilustratzailea |
Josep Pascó i Mensa (Sant Feliu de Llobregat, 1855 – Bartzelona, 1910eko ekainaren 23a) Kataluniako marrazkilari, kartelgile eta dekoratzailea izan zen.[1]
Biografia
1855ean jaio zen, Bartzelona probintziako San Feliú de Llobregat herrian. Hormetako industria-pintore gisa hasi zen, baina pintura artistikoaren alde egin zuen laster. Bartzelonako Lonja Eskolan trebatu zen Simon Gómezekin; Josep Planella eszenografoaren tailerrean ere ikasi zuen.
Denbora batez paisaia-pinturari ekin zion, baina dekoratzaile gisa zituen baldintzek leku bikaina eman zioten liburuen ilustrazioan eta apainduran, gazte-gaztetatik antzerki amateurraren konpainia txikientzako dekoratuak margotuz.
1887an Madrilera joan, Errege Antzokian lan egin zuen. Principe Alfonso antzokia apaintzeko enkargua jaso zuen ere bai. Eszenografia ere egin zuen. 1896an Mexikora joan zen Gran Teatro Nacionaleko dekoratua margotzera, eta penintsulara itzultzean ilustrazioaren alde egin zuen. Arte y Letras eta La Ilustració Catalana aldizkarien ilustratzailea izan zen ("Brisa" ezizenarekin sinatzen zuen). Baina dekorazioan aritu zen batez ere, adibidez Ramon Casasen Bartzelonako etxean.
Bere lanik originalenetako bat Sitgeseko Cau Ferrat museoaren banderako pintura izan zen. Pergamino-pintore gisa ere lan garrantzitsuak ekoitzi zituen. Bartzelonako Arte eta Industrietako Goi Eskolako irakaslea eta Hispania aldizkariko zuzendari artistikoa izan zen. 1910eko ekainaren 22an hil zen, Bartzelonan.[2][3]
Iruditegia
Hona hemen Josep Pascó i Mensak egindako liburu-azala batzuk:
- Misterios del mar (1891)
- Al primer vuelo (1891)
- La última sonrisa (1891)
- A los toros (1893)
- Si yo fuera rico (1896)
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q2600865
- Multimedia: Josep Pascó i Mensa / Q2600865