Joanes Haranburu

Joanes Haranburu

Bizitza
JaiotzaSara, ?
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
MugimenduaSarako Eskola
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Literaturaren Zubitegia: 703

Joanes Haranburu[1] (Sara, Lapurdi, XVII. mendea) euskal idazlea eta frantziskotar elizgizona izan zen.

Bizitza

Joanes Haranbururen Debocino escuarra lanaren lehenbiziko faksimile-edizioaren azala (Bordele, 1635).

1635. urtean Devocino escuarra, mirailla eta oracinoteguia liburua eman zuen argitara Bordelen. Hiru ataletan zatiturik dago: Penitentziako zazpi salmoak eta Te deum laudamus delakoa biltzen dira, euskarara itzulirik, marinelentzat egindako kantuez eta hirugarren ordenako arauz gainera. Sarako Eskola taldeko partaide izan zen.

Debocino escuarra 1635eko obraren barne orrialde bat

Ikus obra hau digitalizaturik Bilketa[Betiko hautsitako esteka]n.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

Kanpo estekak

  • Berria: "XVII. mendeko euskarazko liburu bat atzeman dute Frantzia ekialdean", 2024/08/01.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260438