J Martina
J Martina | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2019 |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | elektronika, alternative dance (en) eta pop musika |
J Martina Larrabetzu (Bizkaia) eta Barañain (Nafarroa) arteko elektronika eta pop taldea da. 2019an sortu zuten taldea. EP eta bideo bidez aurkeztu izan dituzte euren lanak.[1]
Historia
Baseekin jolasteko gogoz abiarazi zuten Kattalin eta Ane Barcena ahizpek J Martina egitasmoa, eta Javi Jorajuriarekin batera osatu zuten hirukotea.[2] Asmo argiz sortu zen taldea: kideek garbi zuten nola landu nahi zuten haien musika, baita zer komunikatu nahi zuten ere.[3]
Taldekideak
- Kattalin Barcena
- Ane Barcena
- Javi Jorajuria
Diskografia
- Mundu Zahar (2020, Egilea editore)
- Beste Zerbait (2020, Egilea editore)
- Su (2020, Egilea editore)
- Desira (2020, Egilea editore)
- Oraindik ez (2020, Egilea editore)
- Errekan behera (2021, Egilea editore)
- H.E.N.N.E.Z. (2021, Egilea editore)
- Jaio Naiz Baina (2022, Egilea editore)
- Mailu Honen Zarata (2022, Egilea editore)
- Efemerideak (2022, Egilea editore)
- Eseoese (2022, Egilea editore)
- Zer egin behar dut orain? (2023, Egilea editore)
- Negu Gorri (2024, Egilea editore)
Erreferentziak
- ↑ Astiz, Iñigo. «'Baina' batekin jaiotako belaunaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-13).
- ↑ «J Martina» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2022-02-02). «Elkarrizketa J Martina taldeari (2022)» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2023-01-13).
Ikus, gainera
- Datuak: Q116193323