Informazio iturri

Leloren kantua Ibarguen-Cachopin kronikan. Eskuizkribuak ikerketa historikoak egiteko informazio-iturri izaten dira. Testuek esaten dutena gezurtatzen dute, batzuetan, ikerketa filologikoek.

Informazio iturria informazio baten jatorria da, ikerkuntzan, kazetaritzan edo edozein lan akademikoetan osatzeko erabili dena. Informazio iturri izan daitezke liburuak, pertsonaia baten ahozko adierazpenak edo agiri idatziak. Interneten ere hainbat informazio iturri topa daitezke, blogak, sare sozial publikoak, hedabideen webguneak...

Fidagarritasuna

Informazio iturriak askotarikoak izan daitezke. Historiako informazio iturriak zein garaikideak, albisteetako informazio iturriak. Zaila izaten da, batzuetan, informazio jakin baten edo informazio iturri baten fidagarritasuna neurtzea. Honetan ere pentsaera zientifikoa, metodo zientifikoa erabil daiteke egia eta gezurra, hein batean, bereizteko.

Informazio iturri batzuek itzala handia lortzen dute denbora luzean informazio fidagarria argitaratuz, hau da, nekez gezurtatu daitekeen informazioa zabalduz. Beste informazio iturri batzuek, ordea, sinesgarritasuna galtzen dute zabaldutako informazioa gezurra dela frogatzen denean.

Ikus, gainera

  • Albiste faltsu.
  • Dokumentazioa.

Bibliografia

  • ARÓSTEGUI, Julio (2001). La investigación histórica: teoría y método. Bartzelona : Crítica. ISBN 84-8432-137-1.
  • TUÑÓN DE LARA, Manuel (1985). Por qué la historia. Bartzelona : Aula Abierta Salvat. ISBN 84-345-7814-X.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3750478
  • Identifikadoreak
  • GND: 4135952-5
  • LCCN: sh85061227
  • NDL: 01009807
  • NKC: ph114671
  • NARA: 10638120
  • Wd Datuak: Q3750478


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.