In My Secret Life
In My Secret Life | ||||
---|---|---|---|---|
Leonard Cohenen kanta eta singlea | ||||
Egilea(k) | Leonard Cohen | |||
Argitaratze-data | 2001 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | folk rock | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Diskoetxea | Columbia Records | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Ten New Songs (en) | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | baliorik ez | |||
Hitzak | Sharon Robinson (en) eta Leonard Cohen | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Sharon Robinson (en) Leonard Cohen | |||
Historia | ||||
Nominazioak | Juno Award for Songwriter of the Year (en) | |||
Leonard Cohenen kronologia | ||||
|
"In My Secret Life" (euskaraz: "Nire bizitza ezkutuan") Leonard Cohen kanadariar poeta eta musikari ospetsuak idatzitako abestia da. Abeslariak Ten New Songs diskoan plazaratu zuen, 2001ean.
Historia
Abestia Cohenek sortu zuen eta Sharon Robinsonekin interpretatu zuen, Bob Metzger gitarran. Disko luzea promozionatzeko disko txiki batean plazaratu zuen. Abestia gestazio luzea izan zuen zeren eta 1998an Cohenek "My Secret Life" izenburua zuen abestia prestatzen ari zela aitortu baitzuen.
Bideoklip
Bideoklipa Montrealgo (Kanada) Habitat 67an egin zen. Eraikin hori Moshe Safdie arkitektoak diseinatutako eraikin futurista ospetsua da.
Bertsioak
Abesti honek bertsio batzuk ezagutu ditu, besteak beste, artista hauena: Eric Burdon (My Secret Life disko luzean), Katie Melua (2009ko Pictures disko luzean), Dominique Eade, Till Brönner, Ariane Moffatt, Adan Jodorowsky eta Tapani Kansa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Abestia Youtuben.
- Datuak: Q11711994