Illarragorri
Illarragorri / Irumuga | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.118 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′47″N 2°14′57″W / 42.89639°N 2.24917°W / 42.89639; -2.24917 |
Mendikatea | Altzaniako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Illarragorri edo Irumuga[1] mendia Altzania mendilerroan dagoen mendi arabarra da. Bertan bat egiten dute Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako herrialdeek[2]. Arbarain ere deitua[3], Aguraingo Kuadrillako Asparrena, Goierriko Zegama eta Sakanako Ziordia bereizten ditu.
Ez da mendi ikusgarria Arbara eta esan liteke bereizgarri bakarra duela: hiru herrialderen arteko mugarria izatea, izan ere bertan elkartzen dira Nafarroa, Gipuzkoa eta Araba arteko mugak. Noranahiko autoentzako pista ugarik zeharkatzen dute hego-mendebaldeko isurialdea eta telekomunikazioetako instalazio batek itsusitzen du tontorra.
Hegoaldeko kariatzezko hormak urratzen dihardu harrobi handi batek. Iparraldeko isurialdea pagadiz estalita dago eta ehiza postu ugarik jarraitzen dute Araba eta Gipuzkoaren arteko mugako hesia. Ibilbide polita egin daiteke halere Olano eta Albeizekin batera lotuta.
Abiapuntuak
- Araiatik: 2 ordu eta 15 minutu
- Eginotik: Ordu 1 eta 45 minutu
- Ziordiatik: Ordu 1 eta 30 minutu
- Urdalurtik: Ordu 1 eta 30 minutu
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Illarragorri / Irumuga, http://www.euskal-herria.org/.
- Datuak: Q12259531
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |