Hortensia Herrero

Hortensia Herrero
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHortensia María Herrero Chacón
JaiotzaValentzia, 1950eko maiatzaren 20a (74 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaValentzia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)Juan José Roig Alfonso (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta filantropoa
Jasotako sariak
ikusi
  • High Honour of the Generalitat Valenciana  (2017)

Hortensia María Herrero Chacón (Valentzia, 1950eko maiatzaren 20a) Mercadonako enpresaburu valentziarra da, presidenteordea, sailburua, akzio-bazkidea eta filantropoa. Bere enpresa-lana bere izena duen fundazioarekin bateratzen du; fundazio horrek, batez ere, eraikin historikoak berreskuratzen ditu.[1]

Biografia

Hortensia Valentzian jaio zen 1950eko maiatzaren 20an. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean. 1973an, Juan Roig Mercadonako presidente eta fundatzailearekin ezkondu zen. Senar-emazteek lau alaba izan dituzte: Hortensia, konpainian lan egiten duen Carolina, hipermerkatu-katerako proiektu handiak egin dituen Amparo, eta Mercadona Tech-eko arduraduna den Juana.

Hortensia Herrerok Mercadonako akziodunen % 27,71 du, supermerkatu-konpainia horretako presidenteordea da, eta 2.500 milioi eurotik gorako ondare garbia du. 2017an patrimonio handiena zuten espainiarren artean zazpigarrena zen, eta seigarren postua ere izan zuen[2][3][4][5] Senarrarekin batera (% 51), Espainiako banaketan liderra den konpainiaren kontrol osoaren ia % 80ra iristen da, eta 8.000 milioi euroko ondare bateratua dute. Ondorioz, Espainiako bigarren aberastasunik handiena izan duten senar-emazteak dira.[6][7]

Bestelako jarduerak

Enpresa-lanarekin batera, Hortensia Herrerok bere filantropia- eta mezenasgo-lanari ekin zion, eta Hortensia Herrero Fundazioa sortu zuen, egoitza Valentzian duena. Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, hainbat arlo soziokultural eta artistikotan jarduerak eta proiektuak sustatzen dituena. Fundazioaren helburuak dira Valentziako Erkidegoaren sentsibilitate historiko eta kulturala berreskuratzea, garatzea eta partekatzea.[8] Jarduera nagusiak ondare artistikoa berreskuratzearekin lotuta egon dira, eta, gainera, dantza, balleta, musika eta artearekin lotutako proiektuak jarri ditu martxan.[9][10] Hona hemen ondare artistiko eta kulturala berreskuratzeko egin dituen jarduera nagusiak:

  • Valentziako San Nikolas eliza.
  • Zetaren Arte Nagusiko Ikastetxea.
  • Santa Luzia baseliza.
  • Babesgabetuen Ama Birjinaren irudia eta gela.
  • Valeriola jauregia.
  • Valentziako Joan Santuen eliza.

Halaber, Fundazioak kultura bultzatzeko hainbat proiekturekin lankidetzan dihardu, hala nola Arte Ederren Fakultatearekin eta haren Ikus-entzunezko Ekoizpenen eta Multimedia Masterrarekin egindako aliantzarekin, edo Valentziako Arte Garaikideko Galeristen Elkarteak sustatutako Abierto Valencia ekimenari emandako laguntzarekin. Gainera, 2014. urtetik Hortensia Herrero Fundazioak Valencia Danza / Somos Arte ongintzazko gala antolatzen du.

Aintzatespenak

  • 2014an, Hortensia Herrero Valentzia hiriko alaba izendatu zuten.[11]
  • 2017an, Jaime I.a konkistatzailearen Ordenako gurutze handia lortu zuen.
  • 2017an Valentziako Generalitatearen goi-mailako saria.[12]

Erreferentziak

  1. David, Laura L.. (6 de marzo de 2016). Hortensia Herrrero, la señora Mercadona. .
  2. Hortensia Herrero, el secreto del éxito de Mercadona. 7 de marzo de 2015.
  3. Hortensia Herrero, la mujer en la sombra del dueño de Mercadona.. 2 de noviembre de 2016.
  4. Hortensia Herrero. .
  5. Hortensia Herrero, la mujer del dueño de Mercadona, la sexta española en la lista Forbes. 3 de marzo de 2015.
  6. Las cinco claves del éxito de Mercadona. 2 de abril de 2012.
  7. El matrimonio Juan Roig y Hortensia Herrero, segunda mayor fortuna de España. 2 de noviembre de 2016.
  8. Hortensia Herrero, la discreta millonaria enamorada del arte. 11 de noviembre de 2016.
  9. Txantiloi:Versalitas, Angie. (9 de marzo de 2015). Hortensia Herrero, mucho más que la mujer de Juan Roig. Madrid.
  10. La Fundación Hortensia Herrero invierte 5 millones en patrimonio valenciano. 14 de abril de 2015.
  11. Juan Roig, Hortensia Herrero y Paco Roca ya son Hijos Predilectos de Valencia por su aportación a la ciudad. Valencia 3 de octubre de 2014.
  12. Distinciones 9 de Octubre. Generalidad Valenciana. .

Kanpo estekak

  • Hortensia Herrero Fundazioa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q28807717
  • Wd Datuak: Q28807717