Hornøya
Hornøya | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 65 m |
Mota | uharte |
Luzera | 900 m |
Zabalera | 700 m |
Azalera | 0,36 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 70°23′12″N 31°09′07″E / 70.3867°N 31.1519°E / 70.3867; 31.1519 |
Estatu burujabe | Norvegia |
Norvegiaren banaketa administratiboa | Finnmark |
Municipality of Norway | Vardø |
Ur-gorputza | Austhavet (en) |
Hornøya Vardø herrian, Finnmark probintzian dagoen uharte jendegabetu txiki bat da, 0,4 km² ditu. Varanger penintsularen iparraldean dago, Norvegian.
Vardøya uhartetik kilometro batera dago; uharte horretan udalerriaren hiriburua dago, Vardø. Beste uharte hau kontinentearen ur-azpiko tunel baten bidez komunikatuta dago. Hornøyan, bestetik, gizakiek egindako bi elementu bakarrak daude: itsasargia eta egurrezko ontziraleku txiki bat. Uhartearen puntu garaienena itsas mailaren gaineko 65 metrotan dago.
Hornøyako uhartea ondoko Reinøya uhartearekin batera,[1] 1983tik Naturagune babestuak dira. Itsas hegaztientzako ingurune garrantzitsua da: urtero 75.0000 bikotek habia egiten dute bertan. Espezie batzuk aipatzeko ubarroi mottodunak, lanperna-musuak, pottorro arruntak, martinak... ikus daitezke. Horri esker urtero milaka dira uhartea hurbiltzen diren behatzaileak, ikerlarika eta argazkilariak. Sarritan ere zenbatzeak eta hegaztiei eraztunak jartzeko kanpainak egiten dira.[2]
Galeria
- Hornøyako kaio beltz gaztea.
- Lanperna-musu bikote bat.
- Argazkilari bat
- Itsas hegaztiak uhartean.
- Hornøyako itsasargia
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q3735119
- Multimedia: Hornøya / Q3735119