Hispania Nostra

Hispania Nostra
Datuak
MotaEspainiako elkartea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
  • Madril
Legezko formaEspainiako elkarte
Historia
Sorrera1976ko uztailaren 1a
webgune ofiziala
Twitter: HispaniaNostra Instagram: hispanianostra_ Edit the value on Wikidata

Hispania Nostra Irabazteko asmorik gabeko erakunde espainiarra da. Haren helburua nagusia Espainiako ondare kultural eta naturala defendatzea, babestea eta berreskuratzea da. Horretarako hezkuntza programa desberdinak eta kultura saioak eramaten ditu aurrera. Bereziki ezagunak dira erakundeak sortutako zerrendak: gorria, beltza eta berdea, ondare desberdinen egoerak adierazteko. Europa Nostraren eredua nolabait jarraitzen du. 1976an sortu zen.

Hispania Nostraren presidenteak

1976tik elkartearen presidenteak hauek izan dira:

  • Carlos Fitz-James Stuart y Martinez de Irujo (1976-1980)
  • Justino de Azcárate (1980-1987)
  • Carmen Ortueta de Salas (1987-1992)
  • Álvaro Fernández-Villaverde y Silva (1992-1997)
  • Santiago de Ybarra y Churruca (1997-2003)
  • Alfredo Pérez de Armiñán y de la Serna (2003-2011)
  • Araceli Pereda Alonso (2011-gaur egun).

Halaber, 1978tik 2015era Sofía Greziakoa Ohorezko Presidentea izan zen. 37 urte horietan berak Europa Nostra eta Hispania Nostra sarien presidentzian egon da. Elkartearen goi postuetan sarritan nobleziaren pertsonaia ezagunak egon dira eta horrek guztiak, nolabait, ez dio erakundeari sinesgarritasun handirik eman.

Aktibitateak

Hispania Nostra erakundeak Espainiako ondarearen aldeko mota askotako ekintzak antolatzen ditu:

  • Urtero batzarrak eta bilerak antolatzen ditu.
  • Ondarearen aldeko beste elkarteei laguntzen die.
  • Hitzaldiak eta jardunaldien antolaketa.
  • Hispania Nostra eta Patrimonio Cultural y Derecho aldizkariak plazaratzen ditu.
  • Ondarearen zerrenda desberdinak egiten eta plazaratzen ditu.
  • Hispania Nostra sariak ematen ditu.
  • Espainiako hautagaiak Europa Batasunaren Ondare Kulturalaren Sarirako gestionatzen ditu.

Ondarearen zerrendak

Zerrenda Gorrian dauden monumentu kopurua autonomien arabera 2024ko uztailaren 5ean
Zerrenda Gorrian dauden monumentu kopurua autonomien arabera 2024ko uztailaren 5ean
Zerrenda Berdeko monumentu kopurua autonomia-erkidegoen arabera, 2024ko uztailaren 5ean
Zerrenda Berdeko monumentu kopurua autonomia-erkidegoen arabera, 2024ko uztailaren 5ean

Hiru dira Hispania Nostrak gestionatzen dituena:

  • Zerrenda Gorria: 2007an sortua bertan abandonaturik edo desagertzeko arriskuan dauden ondare historikoaren elementuak jasotzen dira. Espezialista lan-taldeak egiten dute. Kategoria desberdinak bereizten ditu: ondare arkeologikoa, ondare zibila, ondare erlijiosoa, industria ondarea, militar ondarea, izadi ondarea.
  • Zerrenda Beltza: Hemen dagoeneko desagertu diren ondareak biltzen dira.
  • Zerrenda Berdea: Hemen berreskuratu diren ondareak biltzen dira.

Sariak

Hispania Nostra Sariak Banco Santander Fundazioarekin batera antolatzen ditu. Lehenengo aldiz 2012an egin ziren. Horiekin sail desberdinetako Praktika Onak saritu nahi dituzte:

  1. Paisaian edo lurraldean eginiko esku hartzearen saria.
  2. Ondarearen babesa garapen ekonomikoa eta sozialaren eragilearen saria.
  3. Kultura ondarearen seinaleak jartzearen saria.

Galeria

  • Arredondoko San Joan baseliza zerrenda gorrian dago.
    Arredondoko San Joan baseliza zerrenda gorrian dago.
  • Ondarearen defentsan eginiko batzar baten partaideak, Trujillon, 2015ean.
    Ondarearen defentsan eginiko batzar baten partaideak, Trujillon, 2015ean.
  • Melillako Victoria Grande gotorlekua, berreskuratua izan ondoren, Zerrenda Berdean sartua izan da.
    Melillako Victoria Grande gotorlekua, berreskuratua izan ondoren, Zerrenda Berdean sartua izan da.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Hispania Nostraren webgune ofiziala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5898719
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 128152940
  • ISNI: 0000000107240961
  • BNE: XX126110
  • LCCN: no97068192
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 5500153
  • Wd Datuak: Q5898719