Hiru Ateetako meskita
Hiru Ateetako meskita | |
---|---|
Medina of Kairouan | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Tunisia |
Governorate of Tunisia | Kairouan Governorate |
Municipality of Tunisia | Kairuan |
Koordenatuak | 35°41′N 10°06′E / 35.68°N 10.1°E / 35.68; 10.1 |
Ondarea | |
Hiru Ateetako meskita (arabieraz: مسجد الأبواب ابن; frantsesez: Mosquée des Trois Portes) edo Muhammad ibn Khairunen meskita ( مسجد ابن الثلاثة) Tunisiako Kairuan hirian dagoen eraikin historikoa da. 866an Muhammad ibn Khairunek eraikitzeko agindua eman zuen, munduko zaharrenetariko bat eta Aglabtar leinuaren garaiko arkitekturaren testigantza da.
Historia
Muhammad ibn Khairunek eraikitzeko agindua eman zuen 866. urtean. Muhammad ibn Khairun bidaiaria eta Koranen irakurlea izan zen. Mundu ezagunaren leku desberdinak ezagutuez gero (Bagdad, Kairo), Kairuanen finkatu zen. Hiri horreta, erlijio testuak aztertzeko meskita sortu zuen.[1]
Arkitektura
Meskitaren ezaugarri nagusia erdiko egitura da: hiru ate eta ferra-arku ditu, Kairuango Meskita Nagusiaren antzerakoak, eta lore- eta geometria-patroien grabatua, eta idazkera kufikoan egindako inskripzioak. Nahiz eta kufikoa asko erabiltzen den arkitektura islamikorako dekorazio gisa, eraikineko inskripzioaren grabatua kasu arraroa da. Aglabtarren arkitekturaren diseinuak tokiko arkitektura-tradizioaren herentzia eta Abbastar Kalifa-herriaren metropoli-estiloen eta -tekniken aldibereko aintzatespena ditu ezaugarria.[2] Meskitak otoitz-gela bat du, gangarekin, qiblako hormaren paraleloan, eta hiru ur-arrorekin, koroatutako zutabeekin. Era berean, lauki formako minarete bati atxikita dago, geroago hafsi garaian gehitu zitzaiona.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q3324931
- Multimedia: Three Doors Mosque / Q3324931