Hego-mendebaldeko Afrika Alemana

Hego-mendebaldeko Afrika Alemana
Deutsch-Südwestafrika
1884 – 1919
Kolonia
Hego-mendebaldeko Afrika Alemaneko bandera

Hego-mendebaldeko Afrika Alemaneko armarria

Geografia
HiriburuaWindhoek
Ekonomia
DiruaHego-mendebaldeko Afrika Alemaneko marko
Kultura
Hizkuntza(k)Aleman
Historia

Hego-mendebaldeko Afrika Alemana (alemanez: Deutsch-Südwestafrika) alemaniar kolonia izan zen, hegoaldeko Afrikan. 1884tik 1919ra arte iraun zuen, urte horretan Versaillesko Itunak Hegoafrikako Batasunari eman baitzion haren gaineko kontrola. Bere aldi baterako administrazioa Hegoafrikak jaso zuen, Nazioen Ligako agindupeko lurralde gisa. Hegoafrikak eskualdea, Hego-mendebaldeko Afrika deitua, de facto probintzia bezala gobernatu zuen, azkenean 1990ean Namibia bezala independizatu zen arte. 835.100 km²-ko azalera zuen, eta garai hartako metropoliaren tamaina behin eta erdi zen gutxi gorabehera.

Kolonizazioa

1882ko azaroaren 16an, Bremen hiriko Adolf Lüderitz merkatari alemaniarrak Bismarck kantzilerrari Afrikako hego-mendebaldean eraikitzeko asmoa zuen geltoki bat babestea eskatu zion. Behin hori eman zitzaionean, Heinrich Vogelsang enplegatuak lurrak erosi zizkion bertako buruzagi bati, eta hiri bat ezarri zuen Angra Pequena badian, Lüderitz izena hartuko zuena. 1884ko apirilaren 24an, eremua Alemaniar Inperioaren babespean jarri zuen britainiar okupazioa indargabetzeko. 1884ko hasieran, Alemaniako Gerra Inperialeko Itsas Armadako SMS Nautilus kanoi-ontzia iritsi zen egoera aztertzeko. Gobernuaren aldeko txosten batek eta britainiarren adostasunak Leipzig eta Elisabeth korbeten bisita ekarri zuten. Azkenean, Alemaniako bandera 1884ko abuztuaren 7an igo zuten. Alemaniak lurralde honetan egindako erreklamazioak Berlingo Konferentzian berretsi ziren. Urrian, Mendebaldeko Afrikarako ordezkari izendatu berria, Gustav Nachtigal, SMS Möwe itsasontzian iritsi zen.[1]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Chronology 1884 Section

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q153665
  • Commonscat Multimedia: German South-West Africa / Q153665

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316641204
  • GND: 111163-2
  • LCCN: n90651482
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q153665
  • Commonscat Multimedia: German South-West Africa / Q153665


Historia
Namibia
Artikulu hau Namibiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.