Hamilton (Hegoaldeko Lanarkshire)
- Artikulu hau Eskoziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hamilton».
Hamilton Hamaltan Hamiltoun | |
---|---|
Eskozia | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Hegoaldeko Lanarkshire |
Posta kodea | ML3 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°46′37″N 4°02′20″W / 55.777°N 4.039°W / 55.777; -4.039 |
Demografia | |
Biztanleria | 53.188 (2011) 54.080 (2016) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01698 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hamilton, Eskoziako gaeleraz: Hamaltan eta eskozieraz Hamiltoun, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Hegoaldeko Lanarkshire eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 53.188 biztanle ditu eta Eskoziako zortzigarren udalerri handiena da.
Geografia
Hegoaldeko Lanarkshireko hiriburu administratiboa da, Glasgowetik 19 kilometro hego-ekialderantz eta Edinburghetik 56 kilometro hego-mendebalderantz. Clyde ibaia eta Avon errekaren lotunea bertan dago.
Historia
Hasieran Cadzow izena bazuen ere, XV mendean Hamilton leinuak bere izena ezarri zion. Hamiltondarrek hainbat eraikin aipagarri altxatu zituzten beren lurretan, hala nola Hamilton jauregia (Errege familiarena ez zen jauregi handiena) eta Hamilton mausoleoa (barnean munduko oihartzun handiena duen eraikina).
David Livingstone esploratzaile eskoziar ezaguna Hamiltonen bizi izan zen 1862tik aurrera 1873ko maiatzaren 1ean hil zen arte. Bere etxeak bertan dirau oraindik.
1927an Hamilton jauregia eraitsia izan zen.
Ondasun nabarmenak
- Hamilton mausoleoa
- Udaletxea
- Strathclyde parkea eta aintzira
- Chatelherault parkea
Iruditegia
- Hamilton dukearen ehizarako etxea, XVIII mendekoa.
- Hamilton mausoleoa.
- Udaletxea.
- Strathclyde aintzira.
- Avon ibaia.
Hiri senidetuak
Kanpo estekak
- Datuak: Q4131
- Multimedia: Hamilton, South Lanarkshire / Q4131