Gorka Urbizu
Gorka Urbizu | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gorka Urbizu Ruiz |
Jaiotza | Lekunberri, 1977ko maiatzaren 31 (47 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | teklatu-jotzailea, gitarra-jotzailea eta kantaria |
Kidetza | Berri Txarrak |
Musika instrumentua | giltzadia gitarra elektrikoa |
Gorka Urbizu Ruiz (Lekunberri, Nafarroa, 1977ko maiatzaren 31) musikari eta abeslaria da, batez ere Berri Txarrak musika taldeko kide izateagatik ezaguna.
Bizitza
Gorkak txikitatik pianoa eta eskusoinua jotzen zuen Lekunberrin. 14 urte zituela Nahi ta nahiez taldearekin hasi zen musika munduan teklatu-jole gisa.[1] Aitor Goikoetxearekin batera, Berri Txarrak taldearen sortzaileetako bat izan zen 1994. urtean. Bertan abeslari eta gitarra-jotzaile moduan aritu zen 2019an taldearen ibilbidea bukatu zen arte.[2]
Horrez gain, beste musika proiektu batzuetan parte hartu du. Esaterako, 1999. urtean Idi Bihotz taldearen Arimaerratu diskoan hartu zuen parte, izena eman zion kantan pianoa sartuaz. 2005ean, Peiremans+ taldean jo zuen. Bi urte geroago, 2007 eta 2008 bitartean Bihotz Bakartien Kluba talde literarioak bultzatu zuen Katamalo musika taldeko kidea izan zen.
Produktore gisa ere aritu da, Lehiotikan[3] edo La M.O.D.A. taldeekin.[4] Eurekin ere abestietan kolaboratu du.[5][6] Kolaborazioak egin ditu ere Cala Vento taldearekin.[7]
2024an bakarkako lehen lana argitaratu zuen, Hasiera bat izenburuarekin, hamar abestiz osatua.[8]
Diskografia
Berri Txarrak (1994 - 2019)
- Maketa (1994) (ez komertzializatua).
- Berri Txarrak (1997, Gor diskak).
- Ikasten (1999, Gor diskak).
- Eskuak/Ukabilak (2001, Gor diskak).
- Libre © (2003, Gor diskak).
- Jaio.Musika.Hil (2005, Gor diskak).
- Zertarako Amestu (2007, DVDa, Gor diskak).
- Payola (2009, Roadrunner Records)
- Haria (2011, Kaiowas Records)
- Denbora da Poligrafo Bakarra (2014, Only in Dreams)
- "Infrasoinuak" (2017, Only in Dreams)
Peiremans + (2005) ; (2016)
- Peiremans+ (2005)
- Bigarren Saria (2016)
Katamalo (2007 - 2008)
- Katamalo Bihotz Bakartien Kluba (2007)
- ERANTZI Katamalo zuzenean
Bakarka (2024 - )
- Hasiera bat (2024)
Bestelakoak
2009ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesarea webguneari babesa adierazteagatik, "erakunde armatuarekin" kolaboratzea egotzi zion beste sei lagunekin batera.[9]
Erreferentziak
- ↑ berri txarrak > biografia, artxiboa.badok.eus
- ↑ Garate, Miren. «"Etenaldi mugagabea" iragarri du Berri Txarrak taldeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2023-12-18). «Leihotikan “Etorkizuna ginenean” (2023) - Reseña en MondoSonoro» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guerra, Ana Jiménez. (2021-08-09). «Gorka Urbizu, el nuevo 'fichaje' de la M.O.D.A.» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ «Spotify» open.spotify.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ «Spotify» open.spotify.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ «Spotify» open.spotify.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ «Gorka Urbizuk bakarkako lehenbiziko diskoa plazaratu du» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ Gara: Zazpi euskal herritar Audientzia Nazionalera deitu dituzte Gaztesarearekin lotuta, gara.net
Kanpo estekak
- Datuak: Q12258669
- Multimedia: Gorka Urbizu / Q12258669