Garagardoaren Nazioarteko Eguna
Garagardoaren Nazioarteko Eguna | ||
---|---|---|
Mota | nazioarteko egun | |
Honen izena darama | garagardo | |
Indarraldi | 2007 - | |
Egun | abuztuko lehen ostirala | |
Webgune | internationalbeerday.com | |
Garagardoaren Nazioarteko Eguna 2008az geroztik urtero egiten den nazioarteko ospakizuna da. Gaur egun, 2012az geroztik, abuztuko lehen ostiralean egiten da.
Historia
Jesse Avshalomov, Evan Hamilton, Aaron Araki eta Richard Hernandez lagunek sortu zuten 2008an Santa Cruzen.[1] Hasieran abuztuaren 5a hautatu zuten ospakizunerako, baina 2012an abuztuko lehen ostiralera aldatu zuten.
Ospakizunak hiru helburu nagusi ditu:[2]
- Adiskideekin elkartzea eta garagardoaren edakeraz gozatzea.[2]
- Garagardoa egiteaz eta zerbitzatzeaz arduratzen diren gizon-emakumeak omentzea.[2]
- Mundua batzea nazio eta kultura guztietako garagardoak ospatuz egun nabarmen horretan.[2]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Walker, Micah. (2022-08-05). «International Beer Day: Check out these Columbus-area breweries» The Columbus Dispatch (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ a b c d (Ingelesez) International Beer Day. About IBD. (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
Ikus, gainera
- Garagardoa.
- Garagardogintza.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Garagardoaren Nazioarteko Egunaren webgunea
- Datuak: Q240661
- Multimedia: International Beer Day / Q240661