Ganimedes (satelitea)

Artikulu hau sateliteri buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ganimedes».
Ganimedes 
Irudi gehiago
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)4,61
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaGalileo Galilei eta Simon Marius (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1610eko urtarrilaren 7a
Honen izena daramaGanimedes
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis1.071.600 km
Periapsis1.069.200 km
Ardatzerdi handia1.070.400 km
Eszentrikotasuna0,0013
Orbita-periodoa7,154 egun
Makurdura orbitala2,214 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa2.634,1 km
Azalera87.000.000 km²
Masa148,148 Yg
Dentsitatea1,936 g/cm³
Tenperatura70 K
110 K
152 K
Albedoa0,43

Ganimedes[1] Jupiterren satelite handiena da. Jupiterren 7. satelite urrunena da. Galileoren satelitetako bat da, Galileok aurkitu zuelako 1610. urtean. Eguzki-sistemako satelite handiena da.

Geologia

Ganimedesek 5.276 km-ko diametroa du, eta Eguzki-sisteman dagoen satelite handiena da. Merkurio bera baino handiagoa da, nahiz eta masaren erdia ere ez duen[2]. Bere lurrazala silikatoz eta izotzez osaturik dago, biak ere antzerako proportzioan[3]. Jupiterrek bere ilargiengan duen grabitateak beren nukleoak berotzen ditu, eta posible da bero horrek lurrazalaren eta mantuaren edo nukleoaren artean ozeano likido bat sortzea[4][5]. Zientzilariek kalkulatu dutenez ozeanoa 150 kilometroko sakoneran dago eta 100 kilometrotako lodiera du[5].

Ganimedesen azalean eremu ilunak eta argiagoak direnak bereizten dira. Eremu ilunak kraterrez josita daude eta oso zaharrak dira, duela lau mila milioi urtekoak. Hauen artean bada Galileo Regio izeneko lautada ilun bat, bertan eraztun kontzentrikoak ageri dira, anttzinako inpaktu baten aztarnak izan litezkeenak. Eremu argiak berriagoak dira eta mendikateak eta zangak ikus daitezke, baliteke jarduera tektonikoaren ondorioz izatea[6]. Horregatik esaten da Lurrarekiko antz handia duela, Artizarrak eta Martek baino handiagoa.

Ganimedesen nukleoa burdinez eta sufrez osaturik dago. Burdin hori urtuta egongo da eta honen barneko konbekzio korronteek eremu magnetikoa eratzen du. Ez da asko nabaritzen ordea, Jupiterren eremu magnetikoa askoz indartsuagoa izanik Ganimedesena estaltzen baitu[7].

Sateliteak atmosfera oso fina du, oxigenoz eta ozonoz osaturikoa. Hidrogenoa ere badago baina proportzio txikiagoan[8].

Historia

Galileo Galileik 1610 urteko urtarrilaren 7an aurkitu zuen beste bi sateliterekin batera. Hurrengo gauean laugarrena aurkitu zuen. Ganimedes, Io, Europa eta Kalisto ziren, Jupiterren lau satelite handienak. Galileok berak "astro medizearrak" izena eman zien, bere mezenasa zen Cosimo II.a Medici-ren omenez, baina astronomoei ez zitzaien gustatu eta Simon Marius-ek gaur egungo izenak jarri zizkien greziar mitologian oinarriturik. Galileok orduan Jupiter I, II, III eta IV izenak proposatu zituen eta XX mendearen erdialdera arte horrela ezagutu ziren[9]. Lau satelite hauen multzoa "satelite galilearrak" izenarekin ere ezagutzen da[10].

Esplorazioa

Hainbat zundak exploratu dute Ganimedes gertutik. Pioneer 10 izan zen aurrenekoa, 1973 urtean. Voyager 1 eta Voyager 2-k 1979 urtean bere ezaugarri fisikoak aztertu zituzten eta Galileo zundak 1995 urtean izotz azpiko ozeanoa eta satelitearen magnetosfera aurkitu zituen[2].

Europako Espazio Agentziak 2022 urtean misio berria abiatukoa du, Jupiter Icy Moon Explorer (JUICE)[11]. Hiru satelite galilear ikertzeko asmoa du haien artean hegan eginez eta azkenik Ganimedesen orbitan sartuko da.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 173. araua. Astroen izenak. , 6 or..
  2. a b «Galileo - Overview» Solar System Exploration: NASA Science (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
  3. (Ingelesez) Suddenly, It Seems, Water Is Everywhere in Solar System. (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
  4. (Ingelesez) «Jupiter moon Ganymede could have ocean with more water than Earth – NASA» RT International (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
  5. a b (Ingelesez) Ramsey, Sarah. (2015-03-20). «Hubble Sees Potential Underground Ocean on Jupiter's Largest Moon» NASA (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
  6. Showman, A.P., Malhotra, R.. (). «The Galilean Satellites» Science (286).
  7. Kivelson, M.G.. (). «The Permanent and Inductive Magnetic Moments of Ganymede» Icarus (157).
  8. Hall, D.T.. (1998). «The Far-Ultraviolet Oxygen Airglow of Europa and Ganymede» The Astrophysical Journal (499).
  9. Marazzini, Claudio. (2005). I nomi dei satelliti di Giove: da Galileo a Simon Marius (The names of the satellites of Jupiter: from Galileo to Simon Marius). Lettere Italiane, 391–407 or..
  10. Bell, Jim. (2014). El libro de la astronomía. Kerkdriel ISBN 978-90-8998-357-2..
  11. (Ingelesez) Amos, Jonathan. (2012-05-02). «Europe selects Jupiter mission» BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3169
  • Commonscat Multimedia: Ganymede (moon) / Q3169

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 245764377
  • GND: 4276692-8
  • LCCN: sh98004857
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 7031633
  • Wd Datuak: Q3169
  • Commonscat Multimedia: Ganymede (moon) / Q3169


  • i
  • e
  • a
Ziurtatuta
Gaur arte ez da Lurretik kanpo bizia aurkitu
Bizia edukitzeko aukera handiko argizagiak
EntzeladoEuropaMarteTitan
Aukera gutxi edo garai batean
Bizia ArtizarreanIo • Pluton • Zeres • Ilargia • Ganimedes
Ikus, gainera
  • i
  • e
  • a
Jupiterretik duten distantziaren arabera aurkeztuak
Barne ilargiak (4)
  • Metis
  • Adrastea
  • Amaltea
  • Tebe
Galilear ilargiak (4)
  • Io
  • Europa
  • Ganimedes
  • Kalisto
Temisto taldea (1)
  • Temisto
Himalia taldea (9)
  • Leda
  • Ersa
  • S/2018 J 2
  • Himalia
  • Pandia
  • Lisitea
  • Elara
  • S/2011 J 3
  • Dia
Karpo taldea (2)
  • S/2018 J 4
  • Karpo
Valetudo taldea (1)
  • Valetudo
Ananke taldea (26)
  • Euporia
  • Jupiter LV
  • Eufemia
  • S/2021 J 3
  • Jupiter LII
  • Jupiter LIV
  • Mneme
  • Euante
  • S/2003 J 16
  • Harpalize
  • Ortosia
  • S/2022 J 3
  • Helize
  • S/2021 J 2
  • Praxidize
  • Jupiter LXIV
  • S/2021 J 1
  • S/2003 J 12
  • Jupiter LXVIII
  • Telxinoe
  • Tione
  • S/2003 J 2
  • Ananke
  • Jokasta
  • Hermipe
  • Jupiter LXX
Karme taldea (30)
  • S/2022 J 1
  • S/2022 J 2
  • S/2016 J 3
  • Pasitea
  • Jupiter LXIX
  • S/2021 J 6
  • S/2003 J 24
  • Kaldene
  • Jupiter LXIII
  • Isonoe
  • S/2021 J 4
  • Kallikore
  • Erinome
  • Kale
  • Eirene
  • Aitne
  • Euzelade
  • Arke
  • Taigete
  • Jupiter LXXII
  • Karme
  • Herse
  • Jupiter LXI
  • Jupiter LI
  • S/2003 J 9
  • Jupiter LXVI
  • Kalize
  • S/2018 J 3
  • S/2021 J 5
  • S/2003 J 10
Pasifae group (18)
  • Filofrosina
  • Euridome
  • Jupiter LVI
  • S/2003 J 4
  • S/2016 J 4
  • Jupiter LXVII
  • Hegemone
  • Pasifae
  • Sponde
  • Megaklite
  • Zilene
  • Sinope
  • Jupiter LIX
  • Aedea
  • Autonoe
  • Kalirroe
  • S/2003 J 23
  • Kore
Ikus, gainera
  • Kategoria Kategoria
  • i
  • e
  • a
EguzkiaMerkurioArtizarraIlargiaLurraMarteZeresAsteroide gerrikoJupiterJupiterren sateliteSaturnoSaturnoren sateliteUranoUranoren sateliteNeptunoren sateliteNeptunoPlutonHaumeaHaumearen sateliteakMakemakeS/2015 (136472) 1Kuiper gerrikoaErisDisnomiaDisko sakabanatuaHillsen hodeiaOorten hodeia
Planeta
txikiak
Nabarmendutako artikulua Planeta nanoak
  • Zeres
  • Orko
  • Pluton
    • 5 ilargi: Karonte, Hidra, Nix, Kerberos, Styx
  • Haumea
  • Quaoar
    • ilargi 1: Weywot
  • Makemake (planeta nanoa)
    • ilargi 1: MK2
  • Gonggong
    • ilargi 1: Xiangliu
  • Eris
    • ilargi 1: Disnomia
  • Sedna
Asteroideak
(Eguzki-sistemako
gorputz txikiak)
Asteroide nabarmenak
Taldeak eta familiak
Neptunoz haraindikoak
(Urruneko planeta
txikiak)
Kuiperren gerrikoa
Disko sakabanatua
Beste batzuk
Nabarmendutako artikulua Kometak
  • Zerrenda:Kokmetak
    • Kometa periodikoak
    • Kometa ia-parabolikoak
  • Eguzkitik-gertukoa
  • Handia
  • Iraungia
  • Galdua
Zerrendak
  • Objektuak tamainaren arabera
  • Aurkikuntzen kronologia
  • Asteroideak
Hipotetikoak
Ikus, gainera: Eguzki-sistemaren sorrera eta garapena eta Eguzki sistemaren ataria