Gamere Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1836an Zihigarekin batera Gamere-Zihiga udalerria osatu zuen.
Toponimia
Frantsesezko toponimoa Camou da. Toponimo hori batzutan Camou-Soule idatzia izan da[1], Nafarroa Behereko Gamue (frantsesez: Camou-Mixe) herritik ezberdina izateko.
Biztanleriaren bilakaera
Biztanleriaren bilakaera | 1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 171 | 143 | 129 | 160 | - | - | - | - | - | |
Iturria : Cassini proiektua[2]
Ikustekoak
Done Petriren eliza[3] Erdi Aroko eraikina XIX. eta XX. mendeetan berreraikia izan zen.
Erreferentziak
- ↑ Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque - Paul Raymond
- ↑ EHESS: Cassini proiektua
- ↑ Mérimée datu-basea
Kanpo estekak