Fundoshi

Fundoshi
galtzontzilloa
Irudi gehiago

Fundoshi (japonieraz: ふんどし/褌?) oihalezko pieza handi bat da, gerrian korapiloa egitean galtzontziloaren edo tangaren funtzioa betetzen duena, ipurmasailak agerian utziz. Bigarren Mundu Gerra baino lehen, gizon japoniarrek gehien erabiltzen zuten azpiko arropa zen. Alabaina, gerra amaitu eta japoniarrek beren merkatuak nazioartera zabaldu zituztenean, janzki honen erabilerak azkar egin zuen behera.

Gaur egun sumo borrokalariek erabiltzen jarraitzen dute. Halaber, etxean egoteko jantzia edota bainujantzia bailitzan erabiltzen da ere.

Hainbat Fundoshi mota dago: Rokushakua, Kuronekoa, Mokkoa eta Echyuua.

Ikus, gainera

  • Galtzontzilo

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q976963
  • Commonscat Multimedia: Fundoshi / Q976963

  • Wd Datuak: Q976963
  • Commonscat Multimedia: Fundoshi / Q976963
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.