Fot

Fot
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Suedia
Heriotza? ( urte)
Jarduerak
Jarduerakrunemaster (en) Itzuli eta artista

Fot (antzinako eskandinavieraz: Fótr) Upplandgo bikingoa izan zen, Uppland Suediako Erresuma Bikingoetan zegoen. Fot errunen grabatzailea (erilaz) izan zen eta bere lan batzuek haren sinadura erakusten dute. Hari buruz informazio gutxi dago, bakarrik XI. mendean lanean zebilela.[1]

Egoera

Europako beste lurraldetan horrela ez bazen, Eskandinavian Goi Erdi Aroan, jende askok bazekien idazten eta irakurtzen, bai hezurren gainean baita ere egurren gainean.[2] Fot ezaguna da Urnes estiloan egin zuen lanengatik. Estilo honen ezaugarri nagusia azken garaietan irudi zoomorfoen presentzia zen.

Lan sinatuak

Gutxi dira Fot izena erakusten duten lanak. Rundata Suediako idazkun errunikoen datu-basearen arabera hauek dira:

  • U 167, Östra Ryds
  • U 177, Stav
  • U 268, Harby
  • U 464, Edeby
  • U 605, Stäket
  • U 638, Mansängen
  • U 678, Skokloster, hau da ezagunetariko bat
  • U 945, Danmarks.

Badira beste berrogei lan gehiago, haien estiloa dela eta, Foti egozten zaizkionak.

Garrantzia

Fot Upplandgo eta urnes estiloko maisu nagusietariko bat. Bere lanetan harriak kondu handiz aukeratzen zituen. Diseinuak uniformeak ziren, harmonikoak. Bere errunen artean × puntuazio ikurra ikus daiteke.[3] Garaian beste artisten artean eragin handia izan zuen.

Galeria

  • U 945 harri errunikoa, Fotek sinatuta.
    U 945 harri errunikoa, Fotek sinatuta.
  • U 678.
    U 678.
  • Snottsta eta Vreta harri errunikoak U 329.
    Snottsta eta Vreta harri errunikoak U 329.
  • Jarlabankeko harri errunikoa U 127.
    Jarlabankeko harri errunikoa U 127.
  • Jarlabankeko harri errunikoa U 164.
    Jarlabankeko harri errunikoa U 164.
  • Jarlabankeko harri errunikoa U 165.
    Jarlabankeko harri errunikoa U 165.
  • Jarlabankeko harri errunikoa U 212.
    Jarlabankeko harri errunikoa U 212.
  • Jarlabankeko harri errunikoa U 261.
    Jarlabankeko harri errunikoa U 261.

Ikus, gainera

  • Alfabeto erruniko

Erreferentziak

  1. Fot sarrera Nationalencyklopedin (1991).
  2. Vilka kunde rista runor?.
  3. Meijer, Jan (2007) Punctuation Marks on Viking Age Rune Stones: Amsterdamer Beiträge Zur Älteren ISBN 978-90-420-2256-0 81–82 or.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1439498
  • Wd Datuak: Q1439498