Flowalzer

Flowalzer
Jatorria
Ezaugarriak
Iraupena2 minutu
TonoaSol bemol maior

IMSLP: Der_Flohwalzer_(Anonymous) Edit the value on Wikidata
Partitura.

Flohwalzer (euskaraz: «Arkakusoen balsa») piano solistarentzako konposizio oso ezaguna eta sinplea da; horregatik hasi berrientzako oso motibagarria da. Pianoren irakaskuntzan erabiltzen da.

Ezaugarriak

Nahiz eta duen izena, pieza ez da bals bat zeren eta denboraren sinadura ez da metro hirukoitza, bikoitza baizik. Egilea ezezaguna da. Eric Baumannek liburu batean egilea Ferdinand Loh zela esan zuen baina txantxa bat zen zeren eta "floth" arkakuso da alemanez.[1] Pieza sol bemol nagusian idazten da; nota gehienak tekla beltzetan jotzen dira eta horrek behatzen erabilera askatzen du.

Izenburu desberdinak

Munduan zehar pieza honi izenburu desberdinak eman zaizkion. Hona hemen batzuk:

  • Japonian: Neko Funjatta (ねこふんじゃった, katuan geldituta)
  • Espainian:La Chocolatera (Txokolate ontzia)
  • Herbehereetan: Vlooienmars (Arkakusoen martxa)
  • Belgikan: Valse de Puce (Arkakusoen balsa), en
  • Errusian: Sobachiy val's (Txakurraren balsa)
  • Polonia: Kotlety (Txuleta)
  • Bulgarian: Koteshki Marsh (Katuaren martxa)
  • Hungarian: Szamárinduló (Tximuaren martxa)
  • Mallorcan: Polka de los Tontos (Tontoen polka)
  • Mexikon: Los Changuitos
  • Kolonbian: La polka de los gatos (Katuen polka)
  • Finlandian: Kissanpolkka (Katuaren polka)
  • Txinan: 小偷进行曲 (Lapurraren martxa)
  • Erresuma Batuan: Chopsticks (Ameriketako Estatu Batuetan izen horrekin beste melodiari esaten zaio.)
  • Txile: La polka de los perros (Txakurren polka).

Erreferentziak

  1. Baumann, Eric (1996). Der Komponist Ferdinand Loh und sein opus magnum: Der Flohwalzer. Zürich: Atlantis Musikbuch-Verlag. ISBN 3-254-00205-9.

Kanpo loturak

  • Youtubeko tutoriala.
  • Jean Panajotoff "12 Variationen über den Flohwalzer" jotzen pianoan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1344406
  • Commonscat Multimedia: Flohwalzer / Q1344406

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 218111275
  • GND: 4425764-8
  • Wd Datuak: Q1344406
  • Commonscat Multimedia: Flohwalzer / Q1344406