Estricalla

Estricalla
Datuak
Musika motaHardcore punk
Urteak2009-
Produkzioa
Diskoetxea(k)Stop Control
Informazio gehigarria
http://www.myspace.com/estricalla
Bandcamp: estricalla Musicbrainz: d52d16ec-b8e0-4807-9b4f-9843d8d4cd94 Discogs: 2453432 Edit the value on Wikidata

Estricalla ("hondamena" aragoieraz) musika taldea da. Euskal Herri, Aragoi eta Kantabriako kideek osatua da. Hardcore punk estiloa jorratzen dute.

Historia

Taldea 2009an jaio zen Torrelavegan (Kantabria)[1]. El Corazón del Sapo-Kuraia eta Kloakao taldeetan ibilitako kideek osatu zuten. Beren diskoetako kantetan euskara eta espainieraz kantatzen dute erdi bana.

Kideak

Irungo, Aragoiko eta Kantabriako kideak ditu:

  • Fernando Sapo
  • Trili, Pano eta Bati (Torrelavegako Kloakao taldekoak); Trilik utzi eta gero Mono (Irungo Küm eta AZ/DZ taldekoa) sartu zen.

Diskografia

  • Gimnasia Revolucionaria (Stop Control, 2009). LP/CD.
  • Fuegos Olímpicos (Stop Control, 2011). LP/CD.
  • Crass punk outsiders (Bi batean Diskak, 2012).
  • Triple asalto mortal (Stop Control, 2013).
  • Hutsartea (Stop Control, 2015).
  • Dramatik-thlon (Stop Control, 2016).

Disko gehienak Zarauzko Fidelenean grabatu zituzten Mikel Kazalisen laguntzaz.

Kolaborazioak

  • Ball de bastons / Makil dantza (Filferro Records, 2014).
  • Aspalditik gatoz, urrutira goaz (Bonberenea Ekintzak, 2017).

Erreferentziak

  1. Elkarrizketa Gara egunkarian, taldearen webgunean jasota.

Ikus, gainera

  • Kuraia

Kanpo estekak

  • Taldearen webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257318
  • Wd Datuak: Q12257318