Estatubatuar-Mexikar Gerra
Estatubatuar-Mexikar Gerra | |||
---|---|---|---|
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Winfield Scott Mexiko Hiriko Konstituzio plazan sartzen, estatubatuar soldaduak mexikar soldaduei aurre egiten Resaca de la Palmako guduan, estatubatuar garaipena Mexiko Hiriko kanpaldeko Churubusco kokalekuan, estatubatuar marineak storming Chapultepeco guduan estatubatuar banderapean, Cerro Gordoko gudua. | |||
Data | 1846ko apirilaren 25a-1848ko otsailaren 3a | ||
Lekua | Texas, Mexiko Berria, Kalifornia, Mexikoren iparralde, erdialde eta ekialdea, eta Mexiko Hiria | ||
Emaitza | Estatubatuar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Estatubatuar-Mexikar Gerra, estatubatuarrek Mexikar Gerra deitua eta mexikarrek Mexikoko estatubatuar eskuhartzea, 1846-1848ko AEB eta Mexikoren arteko gerra bat izan zen.
Gerra AEBen espansionismo asmoek piztuarazi zuten, bere lehen urratsa Mexikoren jabetzakoak ziren Texas eta Coahuila estatuen lurraldeetara estatubatuar kolonoak bidali eta Texasko Errepublika sortuaraztea izan zen. Beste arrazoietako bat AEBetako Armada Nueces eta Rio Bravo ibaien arteko mexikar lurraldeetan barneratzea izan zen, bai eta AEBetako Gobernuak Mexikoko Gobernuari Texasko Independentzia Gerrako kalte-ordainak eskatzea ere. Guzti honek mexikarrak guztiz sumindu zituen.
Ondorioak
Mexikorentzat ondorio latzak ekarri zituen, herri gisa umilazio politikoa izateaz gain sekulako lurralde galera izan zen, bere jatorrizko lurraldearen ia erdia galdu baitzuen, AEBen jabetzara igaroz: gaur egungo Texas, Mexiko Berria, Arizona, Utah, Nevada eta Kalifornia estatuez gain, Colorado estatuaren zatirik handiena eta Wyoming estatuaren zati bat.
AEBentzat sekulako lurralde hedapena izateaz gain, AEBetako Armada eta bere ofizialentzako gerra eskarmentua bereganatzeko aukera bikaina izan zen, estatubatuar ofizial horietako askok gerora AEBetako Gerra Zibilean parte hartuko zuten.
Kanpo estekak
- Datuak: Q6683
- Multimedia: Mexican-American War / Q6683