Estíbaliz Martínez

Estíbaliz Martínez
Gimnasta

Informazio pertsonala
Izen osoaEstíbaliz Martínez Yerro
Ordezkatutako herrialdea Euskal Herria
Jaiotza1980ko maiatzaren 9a (44 urte)
Gasteiz, Araba
Garaiera1,64±0,01 metro
DiziplinaGimnasia erritmikoa
Urteak talde nazionalean1995~1997
KlubaBeti Aurrera
Aurreko entrenatzaileaIratxe Aurrekoetxea
Erretiroa1997
Dominen zerrenda
Competition
 Espainia ordezkatzen
Olinpiar Jokoak
Urrezko domina Atlanta 1996 Taldeka
Munduko Txapelketa
Urrezko domina Viena 1995 3 pilota/2 xingola
Urrezko domina Budapest 1996 3 pilota/2 xingola
Zilarrezko domina Viena 1995 Taldeka
Zilarrezko domina Viena 1995 5 aro
Zilarrezko domina Budapest 1996 Taldeka
Europako Txapelketa
Zilarrezko domina Praga 1995 3 pilota/2 xingola
Zilarrezko domina Praga 1995 Taldeka
Zilarrezko domina Praga 1995 5 aro

Estíbaliz Martínez Yerro (Gasteiz, 1980ko maiatzaren 9a - ) gimnasta ohi arabarra da. Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.[1]

Biografia

Etxean itzulipurdika ibiltzen zenez, gurasoek gimnastikako talde batean sartu zuten bospasei urterekin. Zazpi urte zituela ekin zion gimnastika erritmikori Gasteizko Beti Aurrera klubean hain zuzen ere. Bertan Tania Lamarca edo Almudena Cid izan zituen kideak. Hasieran, astean bitan entrenatzen zen; gero, lautan; geroago, bost aldiz, eta, 14 urterekin, Madrilera joan zen bizitzera, Espainiako selekzioaren partaide moduan, eta hantxe egon zen 1996an kirol profesionala utzi arte.[2] [1]

Taldeka, zenbait domina lortu zituzten Europako eta Munduko Txapelketetan (Budapesten, Pragan eta Vienan), baina, «urrezko neskatoen» lorpen handiena 1996ko Atlantako Jokoetako garaipena izan zen. Atlantan berarekin aritu zirenak Estela Giménez, Nuria Cabanillas, Lorena Guréndez, Marta Baldó, Tania Lamarca eta Maider Esparza izan ziren.[3]

Urtebete geroago utzi zuen gimnastika. Entrenatzaile lanetan hasi bazen ere, ez zuen nahi bere ikasleek bizitzea berak bizi izandakoa. Egun, pilates estudio bat dauka eta kiromasajista da Gasteizen.[1]

Palmaresa

Urtea Olinpiar Jokoak Emaitza
1995 Munduko Txapelketa, Viena Zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Europako Txapelketa, Praga Brontzezko domina (proba osoak eta aro) zilarrezko domina (pilota eta zinta)
1996 Munduko Txapelketa, Budapest Zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Olinpiar Jokoak Urrezko domina (proba osoak).

Erreferentziak

  1. a b c Garmendia Etxeberria, Aitor. (2024-07-20). «Zuzi olinpikoaren keak uzten duen lorratzaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  2. «Tania Lamarca Celada» web.archive.org 2009-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  3. «Comité Olímpico Español» web.archive.org 2021-01-19 (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q860839
  • Commonscat Multimedia: Estíbaliz Martínez / Q860839

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04077/eu_m_1222/m1222
  • Kirolariak
  • COI: estibaliz-martinez
  • Wd Datuak: Q860839
  • Commonscat Multimedia: Estíbaliz Martínez / Q860839