Ergobiko zubia
Ergobiko zubia | |
---|---|
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Astigarraga |
Koordenatuak | 43°16′35″N 1°57′21″W / 43.27637°N 1.95597°W / 43.27637; -1.95597 |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea - |
Arkitektura | |
Gurutzatzen du | Urumea |
Ondarea | |
20 | |
Ergobiko zubia Gipuzkoako Astigarraga udalerriko zubi bat da. Urumea ibaia zeharkatzen du eta Astigarragako Ergobia auzoan dago, ertz batean Astigarraga udalerria eta bestaldean Donostiako lursailak daudelarik, hortaz bi udalerrin arteko muga ere bada.
Historia
Zubia XVI. mendean eriki zen[1] eta izen bereko Ergobia ibi historikoan kokatua dago, Frantzia eta Gaztela arteko bide zaharra iragaten zen lekuan (1870an Donostiara desbideratu zen arte). XVIII. mendean Urumea ibaian eraiki zen lehenbiziko harrizko zubia izan zen, aurretik zegoen egurrezko zubia ordezkatu zuelarik.[2]
Zubia
Kareharri landuz eginda dago eta beheratutako erdi-puntuko hiru arku ditu, zubi-bular indartsuak ditu kontrakorrontean eta uretan behera. Behinolako tankera eta itxura sendoa mantentzen ditu gaur egun, aldaketa eta gehiketa ugari egin zaizkion arren.[2] Zubiak bere eskuinaldean burdinezko eskuleku zahar eta fin bat du.
Erreferentziak
- ↑ Ibaia. Urumea.com (Gaztelaniaz)
- ↑ a b Astigarraga: Ergobiko zubia. Kulturweb.com
Kanpo estekak
- Datuak: Q12257022
- Multimedia: Ergobia zubia / Q12257022
Donostiako zubiak | ||
---|---|---|
Zurriolako zubia • Santa Katalina zubia • Maria Kristina zubia • Mundaiz zubia • Gladys del Estal pasabidea |