Eltzagor

Eltzagor
Deskribapena
Motafriction drums with tied stick (en) Itzuli

Eltzagorra perkusiozko musika tresna bat da, zehazki esanda, igurzketa danbor bat.

Zilindro huts bat da, tamaina ezberdinak izan ditzakeena eta material ezberdinez egina egon daitekeena; eta haren muturretako bat mintz batek estaltzen du. Mintz horren erdia igarotzen duen hagatxo bat du, zurezkoa edo beste edozein materialekoa izan daitekeena. Batzuetan, hagatxo honen ordez soka bat erabiltzen da. Hagatxoa igurztean, eltzagorrak oso soinu baxu eta berezi bat eratzen du.

Espainian, eltzagorra, Eguberri jaietan oso musika tresna tipikoa da, sarri, gabon kanta eta kantu herrikoiei laguntzen.

Hitzaren beste esanahi batzuk

  • Jerez de la Fronterako hiri andaluziarrean, Eltzagor gabon gauaren aurreko jaiegunetan egiten diren eguberri jai batzuei deitzen zaie. Bertan, jende talde batek, flamenkotutako gabon kantak kantatzen ditu (ohi, buleria gisa, koruan, eltzagor batek erritmoa daramalarik eta, batzuetan, beste musika tresna batzuek lagunduta, anis botila eta panderoak, adibidez.
  • Andaluzian, Malagako probintzian batez ere, Eltzagor, techno musika elektronikoari esaten zaio, bere adar azkar eta ilunenetan, oro har, Acid techno eta Schranz azpigeneroak. Hitzaren esanahi honek AstralTech deitzen den kolektibo batean du bere jatorria. Kolektibo honek musika estandar hauek sustatzen ditu, egungo musika elektronikoetako joerek zaharkitutzat jotzen dituztenak. Hitzari, bi soinuen arteko antzekotasunagatik erreferentzia egiten zaio.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16948539
  • Commonscat Multimedia: Zambombas / Q16948539

  • Wd Datuak: Q16948539
  • Commonscat Multimedia: Zambombas / Q16948539


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.